gure gipuzkoa

Twitter

Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF Inprimatu Email
Hasiera Azalpena Zerbitzuen zerrenda
FAQ

Zer da GipuzkoaMatic?

GipuzkoaMatic Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen datu irekien eta zerbitzu digitalen direktorioa da. Datu irekiak? Zerbitzu digitalak? APIak? Zatoz gurekin eskaintza berri hau ezagutzera.

Hemen zaude, beraz internauta zara. GFAak orokorrean, eta Kultura eta Euskara Departamentuak bereziki aspalditik eskaintzen ditu hainbat webgune interneten ibiltzen garenontzat: Koldo Mitxelena Liburutegiarena, edo GipuzkoaKultura.net, adibidez. Azken urteotan internet erabiltzeko moduak asko aldatu dira, eta aukera berriak sortu dira erabiltzaile izatetik parte-hartzaile izatera pasatzeko. Eta baita sortzaile edo editorea izateko. Bloga sortu nahi al duzu? Eta zure bloga entzun nahi  al duzu? Zure elkartearen edo enpresaren webgunea aberastu nahi al duzu? Adibidez, mapa interaktiboak integratuz? Hemen Foru Aldundiak sortzen, biltzen, antolatzen dituen edukiak eta baliabideak aurkituko dituzu, zure lana errazteko.

Publikoa? Guztiona!

Publikoa? Guztiontzat erabilgarri!