gure gipuzkoa

Twitter

Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta

1. Zer dira datu irekiak eta zerbitzu digitalak

Datu irekiak (Open Data)

Gobernuaren jarduerari buruzko datuak edo administrazio-jardueraren barne sortutako datuak dira, eta horiek elektronikoki argitaratzen dira. Administrazioarekin zerikusirik ez duten kanpo-eragileek, bitarteko informatikoak erabiliz, datu horiek aztertu, alderatu, eraldatu edo beste datu-multzoetan gehitu ahal izateko formatuan argitaratzen dira datu horiek.

Adibide bat: Ogasun Departamentuak estatistika edo ekonomia-informazioak argitaratzen ditu aldian behin. Adibidez, zerga-bilketaren egoerari buruzko informazioa txosten batean biltzen da, eta txosten hori formatu elektronikoan, hau da, PDF fitxategi deskargagarri moduan argitaratzen da, irakurgailu batekin oso modu errazean irakurtzeko. Azken finean, PDF bat ohiko paperezko dokumentuen bertsio elektronikoa da, besterik ez. Datu irekien formatuan, informazio hori bera, edo hobe esanda, zergabilketari buruzko txosten osoa osatzen duten datuak erraz "parsatzeko" moduko formatuetan argitaratuko lirateke, hau da, programa informatikoek erraz irakurri edo interpretatzeko formatuan (Adibidez, Excel edo XML formatuetan). Era horretan, kanpoko eragileek PDF ez den beste formatu batean azpimarratu ditzakete zergabilketari buruzko datuak. Eragile horiek, datu horiek aztertu, alderatu edo gehitu eta berriz ere modu sortzailean aurkez ditzakete. Gaur egun, adibidez, delituei edo kutsadurari buruzko estatistikak egiteko erabiltzen dira datu irekiak.

Era horretan, populazio-segmentu jakin baterako aurkezpen erakargarri eta interesgarriak osatu daitezke.

Web zerbitzuak

Web zerbitzuak edo API publikoak sortzean, ez du esan nahi edozein erabiltzailek webgune horretan modu librean sartzeko aukera izango duenik. Horren ordez, beste webgune batzuen bitartez, modu programatikoan sartu ahal izango dira erabiltzeak zerbitzu horretan. Horri esker, azpiegitura batek bildu edo gordetako informazioa erabili daiteke, baina ez baliabide horiek kudeatzen dituen administrazioaren mesederako bakarrik; Interneten lan egiten duten bestelako eragileek ere azpiegitura eta informazio hori ustiatu dezakete, herritarrek erakunde-eduki eta zerbitzu horiek errazago eskuratu ditzaten.

Igo

2. Arrazoia.

Jarduketa hauen guztien arrazoia oso argi dago:

  • Esparru publikoko gaiak, publikoak izan behar dira.

Administrazioek, beren funtzionamendu eta jardunean bildu eta garatzen dituzten datu zein zerbitzuak hobeto eta ahalik eta gehien ustiatzea da helburua, gardentasuna handiagoa eskainiz, eta informazioaren gizarteari garapen-pizgarri are handiagoa eskainiz.

Gainera, azken bost urte hauetan, API publikoak eskaintzen dituzten zerbitzuak oso ezagun egin dira, baita horien ondorioz agertu diren "mashups" delakoak ere; era horretan, herritarrek, iraganean eskuraezin eta sakabanatuta zeuden informazio interesgarriak modu errazean aurkeztuta lortzeko aukera ematen baita. Ahalegin hori guztia egile-eskubideak eta informazio publikoa eskuratu eta ikusteko baldintzak argitzeko joeraren barne kokatu behar da: Open Scientific Data (sciencecommons.org), Creative Commons (creativecommons.org), edo 2.0 gobernua (www.opengovdata.org) bezalako mugimenduetan.

Joera hori bereziki zabaldu da AEBtan. Izan ere, Obamaren administrazioak, hauteskunde-kanpaina antolatu eta zabaltzeko Internet erabili ondoren, kontzeptu hori AEBtako gobernuaren funtzionamenduan sartzeko berariazko egitura eta lanpostuak sortu ditu. Era horretan, AEBtako gobernuak berak edo herrialde horretako agentziek sortu eta bildutako datuak eskaintzen dituzten webguneak jarri ditu abian, eta hirugarrenek bertan ageri diren datuak informatikoki tratatu ditzakete (Data.gov, USGovXML.com). [1]

Eusko Jaurlaritzak ildo horretan ere ekimen baten berri eman du (irekia.euskadi.net).

Igo

3. Gipuzkoako Foru Aldundia eta bere zerbitzu digitalak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat proiektu egin ditu zerbitzu digitalen esparruan:

Zerbitzu horietako batzuk abian daude jada, edo hemendik gutxira jarriko dira martxan,

Aipagarria da Administrazioak herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko Legea aplikatzeko egindako egokitzapen-ahaleginaz gain, ekimen osagarri gisa garatu dituela horiek guztiak.

Igo

4. Erreferentzi gune bat: gipuzkoa2.net/gipuzkoamatic

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen datu eta zerbitzu digitalen zerrenda bat abian jartzeko masa kritikoa osatzen dute datu eta zerbitzu horiek guztiek. Erreferentzia-puntu horri Gipuzkoamatic izena ematen zaio, eta www.gipuzkoa2.net/gipuzkoamatic helbidean ikus daiteke. Helbide elektroniko horretan Foru Aldundiak eta haren mende dauden sozietate publikoek eskaintzen dituen zerbitzu digitalen zerrendak agertuko dira. Sarbide-puntu horretan, zerbitzu bakoitzaren deskribapen labur bat egongo da ikusgai, eta zerbitzu horiek publiko hartzailearen arabera mailakatuta eta sailkatuta ageri dira. Deskribapen zehatzak, programazio eta erabilera-eskuliburuak, erabilera eta funtzionamendu-arauak, eta formatuen deskribapen zehatza egitea erreferentzia-orrialdeko zerrendan ageri diren zerbitzu bakoitzaren ardura izango da. Erreferentzia-orrialde horretan, zerbitzu horretara doan esteka eta haren dokumentazioa bilduko dira.

Beraz, puntu nagusiak administrazioaren lanaren emaitzak herritarrengana gerturatzen ditu, eta berrikuntza digitala sustatzen du, orain arte eskuraezinak ziren datuak zein tresnak eskainiz. Horrek guztiak, zerbitzuen plataforma digital bihurtzen du Administrazioa.

Igo

6. Laburbiltzeko

  • Foru Aldundia herritarren zerbitzura, baita Interneten ere (pauso bat aurrera egiten da herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko Legearen aplikazioan)
  • Gobernu irekiagoa eta eskuhartzaileagoa.
  • Inbertsio publikoa hobeto erabili eta berrerabiltzen da ("mapa suhiltzaileentzako garatu zen, baina turismorako ere aprobetxatu dugu")
  • Berrikuntza eta sormen digitalaren aldeko apustua.
  • Gure inguruan, APIen aldeko apustua egiten duen lehen administrazioen artean

Igo

7. Eranskina

Oharrak

  • [1] AEBtako administrazioa agentzia ezberdinek erabiltzen dituzten aplikazioak antolatzen ari da, esparru horretan sinergiak aurkitzeko (Apps.gov).
  • [2] Gobernuen datu irekiei buruzko Hiru Legeak
    • 1. Ezin bada indexatu, ez da existitzen ("Googlen aurkitu ezin bada, ez da existitzen" ideiaren ondorioa).
    • 2. Formatu irekietan, edo ordenagailuak interpretatzeko moduko formatuetan ("machine readable") eskuragarri ez badago, ez du jendea erakartzen.
    • 3. Lege-esparruak ez badu berrerabilpena onartzen, ez du efektu biderkatzailerik.

Igo

Igo

Jarraipena(0)
iritziak (0)Add Comment

Iritzia idatzi

security code
Idatzi goiko karaktereak


busy