| Webguneko artikuluak "entzun" daitezke |
|
|
|
| Blog - Denetarik |
| Escrito por GipuzkoaKultura |
| Miércoles, 22 de Junio de 2011 00:19 |
|
Artículo no disponible en castellano. GipuzkoaMaticen barnean kokatzen den Euskararen Zerbitzu Plataformako ahots sintesi (TTS) tresnarentzako garatu dugun APIa medio, gaurtik aurrera webgune honetako testuzko eduki guztiak "entzuteko" aukera eskaintzen dute. Azti, aukera hori euskarazko edukiei soilik baidagokie.Euskarazko edukien ikusgarritasuna eta erabilgarritasuna areagotzeko asmoz, arestian aipaturiko ahots sintesi teknologian oinarritutako plugin bat garatu dugu hau bezalako Joomla! CMSetan oinarritutako euskarazko beste webgune eta blogetan ere erabiltzeko aukera egon dadin. Pluginak artikuluak entzutearekin batera, bere audioa .mp3 formatoan gure ordenagailura jeisteko aukera ere eskaintzen du, aukera hau interesgarria izan daitekelarik audioa gure mugikor edo gailura jeitsi eta uneoro entzun ahal izateko. Pluginaren berezitasunak erabili ditzazkegula jakitun izan gaitezen, webguneko artikulu bakoitzaren goikaldean ohikoak ziren ikonotxoei beste bi gehitu zaizkie, ezkerretik hasita lehena, artikulua bere horretan entzuteko pop-up lehio baten bitartez. Bigarren ikonotxoan, artikuluaren audio bertsioa .mp3 fitxategia jeisteko aukera eskaintzen digu. Alderdi teknikoak aipatze aldera, plugina GPLv2 lizentziadun JPlayer kode liburutegia erabiliz LinkedTeams enpresak garatu du eta GipuzkoaMatic ataritik EUPL eta NewBSD lizentzia formula bikoitza erabiliz eskuratu daiteke. Joomlan oinarritutako webgune edo ataririk izango bazenute, plugin hau instalatzerakoan izan dituzuen porrot eta arrakasten berri entzuteko irrikitan gauzkazue!
Agregalo como Favorito
Compartir
Enviar email
Hits: 184 Trackback(0)
Comentarios (0)
![]() Escribir comentario
|





