gure gipuzkoa

Twitter

5. eranskinaren azalpena PDF Imprimir E-mail
Dirulaguntzak 2009 - 5. anexo
Escrito por GipuzkoaKultura   
Miércoles, 26 de Enero de 2011 19:03
Artículo no disponible en castellano.

Eranskin honen irizpide nagusiak 3. eta 4.naren parekoak dira: Baliabide eta tresna teknologikoak garatzeko laguntzak. Aldatzen dena eremuan datza: "...kultura erakunde edo elkarte irabazteko asmorik gabekoek"

Berriro diogu: eranskin hauek EZ ziren gure webgunearen itxura estetikoa aldatzeko laguntzak, webgunean egon daitezken edukiekiko eskuragarritasuna bermatuko duten tresna teknologikoak garatzeko baizik.


 Kulturaren eta euskararen esparruko edukiak

Onuradunak: Irabazi asmorik gabeko kultur erakunde edo elkarteak.
Lagundutako proiektuak:

52

Oharrak:

- Garatutako zerbi­tzuak eta tresnak bai legez, bai teknikoki eskuragarriak direla bermatu behar ziren.

- Edukiak gutxienez euskaraz egon behar zuten.


Hemen ere baldintzetan edukiekiko atzigarritasun legalaren gaiak azpimarratu genituen. Irizpide nabarmenenak hizki gorriz dituzue.

Jarraian 5. eranskinaren testu osoa dijoakizue.


Kulturaren eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez heda­tzeko proiektuetarako diru lagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarriak.

 
1. Xedea.

Oinarri hauen xedea da kulturaren eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez heda­tzeko egiten diren proiektuetarako xedatutako diru lagun­tzak eskuratu eta jaso­tzeko baldin­tzak arau­tzea. Proiektu horiek bermatu behar dute euskaraz sortutako eduki digitalak bai teknikoki, bai legez eskura­tzeko aukera dutela erabil­tzaileek eta herritarrek.

2. Eremua.


Diru lagun­tza hauen xedea da euskaraz adierazitako kultura edukiei zabalkunde handiagoa emateko informazioaren teknologia berrien erabileran oinarritutako proiektuak gara­tzeko erakunde eska­tzaileak egindako gastuak konpen­tsa­tzea.    

Lagun­tza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruan proiekturik sustatu eta egiten dituzten kultura erakunde edo elkarte irabazteko asmorik gabekoek, egoi­tza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute, eta esparru hauetan proiektuak susta­tzen badituzte: Euskara, musika, antzer­kia, dan­tza, literatura, arte plastikoak, ikus-entzu­nezkoak, kultura tradizionala, gaur egungo gaiei buruzko jakin­tza eta gogoeta arloa, eta antze­koak, ondare historiko-artistiko, etnografiko, dokumental edo museistikoa, betiere Gipuzkoaren­tzat interesgarriak gerta­tzen diren heinean.

Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira:
  • Erakunde eska­tzailearen egungo webgunea alda­tzea, edukiak eskuragarri izan daitezen bai teknikoki, bai legearen aldetik.
  • Aplikazio irekiak (API, widget edo besterik) gara­tzea, erakunde eska­tzailearen eduki digitalen katalogo eta artxi­boko fun­tsak libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko.
  • Kultura eragileen artean web ekosistema elkarlotuagoa gara­tzea errazteko dinamikak eta tresnak antola­tzea.
  • Web inguruaren ekin­tzak, jarduerak edo dinamikak antola­tzea: Euskaldun web komunitateari ikusgarritasuna eta bizitasuna emateko jarduerak.
Oinarri hauen jarduera esparruak bere barne har­tzen dituen proiektuak, osorik nahiz zatika, gara­tzen ahalko ditu elkarte eska­tzaileak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren lagun­tza baliaturik.

Salbuespen gisa, eta Kultura eta Euskara Departamentuak horrela erabakiko lukeelako, jaso dezakete lagun­tza Gipuzkoatik at dauden erakundeek, baldin eta haren jarduera neurri handi batean herrialde honetan gauza­tzen bada edo Gipuzkoaren­tzat interesgarria gertatuz gero.

3. Baldin­tzak.

Lagun­tza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldin­tza hauek bete beharko dituzte:
  • Proiektuaren edukiak osorik euskaraz egongo dira ­gutxienik.
  • Digitalizatutako edukiak bai legez, bai teknikoki eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, elkarte eska­tzaileak eduki horien gaineko baimenaren jabe izan behar du, hirugarrengoek eskuratu eta erabili ahal izan ditza­ten.
  • Internet bidez zabaldutako edukien kasuan, etengabe egunera­tzeko plangin­tza zeha­tza eduki beharko dute.

4. Bazter­tzeak.

Diru lagun­tza hauen esparruaz kanpo daude:
  • Izaera komer­tzialeko proiektuak.
  • Zerbi­tzu profesionalak eskaini edo susta­tzeko xedea duten webgune per­tso­nal nahiz taldekoak.
  • Eduki batez ere politiko, sindikal edo erlijiosoa duten proiektuak.
  • Edozein era edo mailatako irakaskun­tza arautuko erakundeei lotutako proiektuak.
  • Eduki iraingarria edota per­tso­nen eskubideen aurkakoa duten proiektuak.
  • Edukietara sar­tzeko edonolako mugakizuna jar­tzen duten proiektuak edo zerbi­tzuaren trukean ordainketa eska­tzen dutenak.

5. Diru lagun­tzak eman eta kuantifika­tzeko irizpideak.

5.1.  Zehaztapena.

Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:

a)    Elkarte eska­tzaileak bere baitan sortutako informazio eta edukiak edonoren esku jar­tzeko ahalegina, eta edukion interesa; 35 puntu bitarte.
b)    Orain arte sarean euskaraz trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saia­tzea; 20 puntu bitarte.       
c)    Baliabide teknologikoen ahalmenak (estandarrak, URL iraunkorrak, mikroformatuak, bila­tzaileekiko adiskidetasuna, eta abar) taxuz erabil­tzeko egindako ahalegina; 15 puntu bitarte.
d)    Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurta­tzeko jarritako bitarteko egokiak; 20 puntu bitarte. 
e)    Forma edo diseinu aldetik landua izatea, argia eta erabilerraza; 5 puntu bitarte.
f)     WAI (Web Accesibility Initiative) arauekiko adostasun maila; 5 puntu bitarte.

Irizpide horiek kasu bakoi­tzean aztertu eta balioztatuko ditu ebaluazio batzor­deak.

Proposamenean jasoko izango dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lor­tzen duten proiektuak.

5.2.  Diru lagun­tza kalkula­tzea.

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da inoiz argitalpena egiteko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, eta gehienez ere 15.000 euroko kopurua izango du.

Diru lagun­tza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak mul­tzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru lagun­tza bakoi­tza propor­tzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

Ematen diren diru lagun­tzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eska­tzaile bakoi­tzak Kultura eta Euskara Departamentuari eskatutako kopurua.
Trackback(0)
Comentarios (0)Add Comment

Escribir comentario

security code
Escribe los caracteres de la imagen


busy