| Atxikipenak | | |
|
|
|
| Gipuzkoa 2.0 - Gipuzkoa 2.0 | ||||||||||||
|
Gipuzkoa 2.0 programaren laugarren lan ildoak administrazio publikoen eta kultur eragileen arteko elkartasuna duelarik bere gako nagusia, Gipuzkoa 2.0ren filosofiara atxikitzen diren eragileen babesa jasotzen hasi da jada.
Erakundeak.
2009ko uztailaren 25eko datarekin, Gipuzkoako Kutxak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera eduki grafikoen partekatzea erraztuko duen elkarlanerako egitasmoaren berri eman zuten, GureGipuzkoa.net zerbitzua izan delarik lehenengo emaitza eta aldi berean, beste gizarte eta kultur eragileei ere elkarlanerako gonbitea luzatu zieten.
2009an horren berri eman zen bezala, 2010ko ekainean horren lehenengo emaitza praktikoa suertatu zen: Aranzadi Zientzia Elkartearen sortzaile izandakoaren Jesús Elósegui Irazustaren 15211 argazkiz osaturiko bilduma CC-BY-SA baimenpean partekatzeari ekin zioten bezala, Kutxako Fototekak ere GureGipuzkoako bere erabiltzaile kontuan 5000 argazkiz osaturiko sailkapen bati ere baimen berbera atxikitu zion. Aranzadi Zientzia Elkartea: Jesús Elósegui bilduma (15211 argazki). Kutxa Fototeka: Marín Funtsaren eta Car Funtsaren argazki sailkapen bat da GureGipuzkoan partekatzeari ekin diotenak. Edukiekiko atzigarritasuna errazte aldera, Azpikaldeko estekak sakatuta sailkapen bakoitzarengana zuzenean sartu daiteke. 2011ko apirilean Kutxako Fototekak Marín eta Car Funtsetatik 5000 argazkien aukeraketa berri bat igo duelarik, une honetan, 2011ko apirila, Fototekak GureGipuzkoan orotara 9994 argazki eskuragarri ditu. Gipuzkoako Udalak.Gipuzkoako hainbat udalek, 2010eko ekainean Kutxak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak egin zuten moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat egin dute, euren argazki funtsak gipuzkoar guztiekin partekatuz. Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Ikaskuntzarekin 2010. urterako orotara 180.000€tan kopuruko hitzarmena sinaturik du. Horietatik 110.000€ digitalizazio eta katalogazio anitzetarako bideratu dira eta Gipuzkoako Udalek izan ditzazketen argazki bildumak digitalizatu eta katalogatzean laguntzeko erabili dira. Aipaturiko lehenengo emaitzak 2010ko abendua ezgeroztik ikusgai ditugu. Hondarribia, Zestoa eta Zaldibia izan dira, Gipuzkoa 2.0 filosofiara atxikituz euren herrietako argazkiak GureGipuzkoa.net-en ikusi dituzten lehenak. Hondarribiko udalaren 4978 irudi digitalizatu eta katalogatu dira, 1205 Zestoakoak eta 1705 berriz, Zaldibiakoak. 2011ko apirilaren 18an Beasain, Urnieta eta Oñatiko Udalen bildumak ere GureGipuzkoan erakusteari ekin genion. Beasaingo Udalak 5901, Oñatikoak 7924 eta Urnietakoak 10589 argazki jarri dituzte gipuzkoar eta internauta ororen esku. Hiru Udalek ere Creative Commons BY-SA baimenpearen aldeko apustua egin dute.
|













