gure gipuzkoa

Twitter

Azalpena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
alt

Gipuzkoa 2.0 ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011ko Kudeaketa Planean kokatzen delarik, hiru jarraibide hartzen ditu bere baitan:
  
  •    IKTBen bidezko sozializazio sistematikoa (digitalizatzea, sustatzea eta hedatzea).
  •    Gipuzkoaren ondarea mantentzea eta zabaltzea.
  •    Kultura industriak sustatzea.
Halaber, euskararen presentzia eta erabilera arlo guztietan bizkortzea azpimarratzen du eta Gipuzkoa 2.0 da Kudeaketa Planaren giltza.

Helburu hauek lortze aldera bere baitan lau lan ildo nagusi ezartzen ditu:

1. Edukiak.

Erabiltzaileak edukiekiko izango duen eskuragarritasuna erosoa izan behar du bai teknikoki eta baita ere legalki, zentzu horretan edukiak atzigarri izateko prestaketak, metadatuen estandarizazioa, hiperlokalitatea, CC by-sa baimena... bultzatzen dira. Edukiak uneoro eskuragarri izatea eta beraien kontsumo aktiboa sustatzeko prestaketak bultzatzen dira.

2. Zerbitzu baliabideak.

Talde, erakunde edo administrazioek kudeatzen dituzten edukiekiko atzigarritasuna bermatzeko, API irekien sorkuntza bultzatuko da, eta edukien bernahasketa eta partekatzea errazteko balioko duten audio indexazioa, OCR tresnak, ahots sintesiak, kode irekiak eskuratuko dira, horien bitartez widgetak, baliabide berriak eta sorkuntza berriak ahalbideratzea erraztuko delarik.

3. Baliabide ekonomikoak.

Gipuzkoako Foru Aldunditik bideratzen diren aurrekontuak enpresak, elkarteak, garatzaileak eta erakunde publikoak beraien edukiekiko atzigarritasuna erraztuko duten ekimenak bultzatuko dira. Aldi berean, aipaturiko edukiekiko atzigarritasuna erraztuko duten ekimen eta baliabide berriak babestuko dira. 

4. Elkarlana.

Euskal kulturaren eragileekin elkarlanean aritzeko beharra azpimarratzen du Gipuzkoa 2.0 ekimenak, edukien federazioaren bitartez, edukiak partekatuz eta beraiekiko eskuragarritasuna eta erabilerraztasuna bermatuz. Gipuzkoa 2.0 ekimenak jarrera patrimonialistak alboratu eta inplikaturiko agente guztien partehartzearen aldeko apostua egiten du: Industria kulturala, kultur eragileak, sortzaileak, blogariak, erabiltzaileak...