| Babesleak |
|
|
|
|
Gipuzkoa 2.0 programaren laugarren lan ildoak administrazio publikoen eta kultur eragileen arteko elkartasuna duelarik bere gako nagusia, Gipuzkoa 2.0ren filosofiara atxikitzen diren eragileen babesa jasotzen hasi da jada. 2009ko uztailaren 25eko datarekin, Gipuzkoako Kutxak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera eduki grafikoen partekatzea erraztuko duen elkarlanerako egitasmoaren berri eman zuten, GureGipuzkoa.net zerbitzua izan delarik lehenengo emaitza eta aldi berean, beste gizarte eta kultur eragileei ere elkarlanerako gonbitea luzatu zieten. 2009an horren berri eman zen bezala, 2010ko ekainean horren lehenengo emaitza praktikoa suertatu da: Aranzadi Zientzia Elkartearen sortzaile izandakoaren Jesús Elósegui Irazustaren 15214 argazkiz osaturiko bilduma CC-BY-SA baimenpean partekatzeari ekin dioten bezala, Kutxako Fototekak ere bere argazki fondoen 5000 argazkiz osaturiko sailkapen bati ere baimen berbera atxikitu dio. ![]() |







