gure gipuzkoa

Estekak

Kultura eta Euskara Departamentua
 
GureGipuzkoa, atzoko eta gaurko Gipuzkoa iruditan
GFAk Gipuzkoako datu geografikoak askatu ditu. PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Gaurko berria eta ona. OSO ona.

 

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak kudeatzen dituen B5Mko mapetan agertzen den informazio geografikoari ezartzen zaizkion erabilpen baldintzak zehazten dituen Lege Informazioa aldatu egin dute eta aldaketa interesgarriak ageri dira:

Webgunearen edukia eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokion geografiaren informazioa, edonork ahal izango du erreproduzitu, atera edo berrerabili, edozein formatutan, bere osotasunean zein zatika, eta ondoren zilegi izango da modu askean erabiltzea, beti ere baldintza hauek betetzen badira:

1. Beti eta kasu guztietan, autoretza azalduko da.

2. Testuek, geografia informazioak, araudiek eta webgunean agertzen den edozein informaziok izaera informatzaile soila dute. Beraz, datuen zehaztasuna eta iraunaldia dagozkien administrazio iturri ofizialetan egiaztatu beharko dira.

3. Gipuzkoatik kanpo dauden eremuei buruzko informazio geografikoari eta webgune honetan erabiltzaileen esku jarritako hirugarrengoen datuei, argazkiei eta informazioari dagokienez, horien jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak legezko jabeenak izango dira. Edonola, erabiltzaileak edukiak atzitu ahal izango ditu jabeek ezarritako baldintzetan eta erabilera zehaztapen berberetan.

4. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez ditu bere gain hartuko erabiltzaileek edukien, zerbitzuen eta informazioaren erabileran sorturiko kalteak edota indarreko legezko xedapenen arau hausteak.

5. Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, webgunean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

6. Webgune honek inongo kontrolik gabeko kanpoko hainbat web orrialderen estekak eskaintzen ditu. Horiei buruz Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inongo erantzukizunik eta webgunearen erabiltzaileak, beti ere, esteka haien erabilera araudiei eutsi egin beharko die.

Guretzako berebiziko garrantzia sarrerako parrafoa eta 1. puntua dira: "Erabiltzaile hori, libre zara datu hauekin nahi duzun erabilpena egiteko"  Erabilpen baldintza bezala egiletza baino eskatzen ez denez, gure aburuz Creative Commons by baimenaz hitzegiten ari gara. Wow!

Aurrera pauso honek eragin zuzena izan dezake garatzaile eta enpresek produktu eta baliabide berriak plazaratzerako garaian, orain arte eskuratzeak zailak ziren edo ezinezkoak ziren datu eta informazio eguneratu eta "preskoak" garatzaile hauen eskuan jartzen baidira. Pauso honek ekimen eta baliabide  berrien pizgarri izango delakoan gaude.   

Amaitzeko zorionak eman nahi dizkiegu B5Meko mapak kudeatzen dituen Jose Mari Aranburu eta giza talde guztiari, ESKERRIKASKO!

 
FCF: Ondorioak. PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Bartzelonan ospaturiko Free Culture Forum ekitalditik bueltatu ginela aste bat joan zaigularik, bertan ikusi eta bizitakoarekin zenbait hausnarketa partekatu nahiko genituzke.

Berez, FCFa lau egunetan banatu zen. Lehena osteguna 29an, Apolo Antzokian eXgaek antolaturiko oXcars2009 sarien banaketa izan zen. Ostiralean aldiz, Universitat de Barcelonako Aula Magnan partehartzaileen hitzaldietan bota genuen: goizeko 9.30etan hasi eta 20.15ak arte partehartzaile guztien ekarpenak jotafuego entzuten jardun ginen. Ostiralean entzun genituenak larunbatez eztabaidatzeari ekin zitzaion partehartzaileok taldeka banatu ginelarik eta amaitzeko igandean ikuspuntu eta testu bateratu bat adosten CCCBn.

 Larunbateko eztabaida saioa.

Kultura eta Euskara Departamentutik FCFra begirale ofizial gisa gerturatu ginelarik, KULTURAK egun bizi duen erronka anitzen artean hamaika ideia eta proposamen entzun genituen. Partehartzaileek kultur edukiak askatzeko beharra eta ezinbesteko neurritzat behin eta berriz azpimarratzen bazuten ere, galdera hori erantzuna emango dion proposamenik ez genuen entzun. Alegia, ados egon gaitezke sortzaile edo enpresa batek, bere edukiak "libreki"  banatzea ona izan daitekela kultur sorkuntza horretarako, baina sortzaileak trukean "zakarra" jaso nahi badu, zein bide egon daitezke eduki libreetatik monetizazio bat egon dadin? Gure zalantzek ez zuten erantzunik jaso.

 
Larunbateko eztabaida saio berbera baina kanpokaldean.

Zenbait partehartzaileen ekarpenak interesgarriak suertatu ziren bezala, bereziki EFF eta Brasilgo Kultura Ministerioko ordezkariarenak, Suediako Pirat Partiet alderdiko Amelia Andersdotter europarlamentari berriak hotz utzi gintuen: PP Estrasburgera eraman duen programa, orain eztabaidatzeari ekin diotela ulertu genion eta PPn ideologiaz pelaje guztietako jendea dagoela agerian utzi zigun. Hala ere ber ebost minutuko solasaldiak ez zuen ezer gehiagorako eman.

Informazio osagarria nahi duenak, FCFak wiki bat ireki du eta bertan ekitaldiaren ondorioak eta eztabaida materialak zintzilikatzen hasiak dira jada. Bestalde, EuskalTubera igotako bideoan, larunbatean Hangar aretoa eta bere giroa ikusi ditzazkezue.

 

 
Aurkezpenen eguna. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Ostirala egun "heavya" izan da: Goizeko 9.30etatik 20.15etara hitzaldiak bata bestearen atzetik pillatu dira: Brasilgo Kultura ministerioko José Murillo, David Bollier ikerlaria, EFFko aditu bat, Suediako Pirat Partieteko europarlamenturia, Isaac Hacksimov taldekoek, gai anitzetako adituak... ezinezkoa da guztien deskribapena egitea. Hala ere gauza bat aipatu beharko bagenu, kultura askearen inguruko eremu guztietan bizi asko-asko dagoela azpimarratuko genuke eta erantzunak baino, galderak izan direla hemen entzun duguna.
 
 
Anne Ostergaard “Educating in Freedom - Free Access and Collaboration is the Key”
 
Gauza bakan batzu aipatzearren, Suediako Piratpartieteko europarlamentari izango den Amelia Andersdotter-ek bere hitzaldia oso eskasa iruditu zitzaigun: entzuleek egiten zizkioten galderei "Ez dakit", "Eztabaidatzen ari gara oraindik"... erantzuten zuen. Ta 5 minutu baino ez, di-da.
 
Electronic Frontier Foundation erakundeko  adituak aldiz, Anti-Counterfeiting Trade Agreement (ACTA) zertan den azaldu zigun ta joer, yuyu:
"El acuerdo propuesto le daría a los oficiales de aduanas la facultad de registrar ordenadores portátiles, reproductores MP3 y teléfonos celulares en búsqueda de contenido que infrinja los derechos de autor. También impondría nuevos requisitos de cooperación para los proveedores de servicios de Internet, incluyendo la revelación rutinaria de información de sus clientes, y restringiría el uso de herramientas que garanticen la privacidad en línea."

FCFren hizkuntza ofiziala ingelera noski. Bestalde, Tabakaleran egin zen Gipuzkoa 2.0 ekimenaren aurkezpenean banatu ziren triptiko batzu ekarri ditugu ta jada agortu dira ;-)

 
 
Aurkezpenen eguna zertan eta nola joan den El Periódico de Catalunya eta Público egunkarietan ekitaldiaren inguruko artikulu bana dituzue. El Periódico de Catalunyakoek pasatu egin direla ageriko da: 
 
FCFren lehenengo eguna amaitzear. PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Free Culture Forumeko lehenengo eguna joan zaigu eta horren aurkezpen gisa ostegun gauez Apolo antzokian egin zen oXcars sari banaketaren festan izan genuen. Festak FCF ekimenaren aurkezpen gisa balio izan zuen eta gaur egun murgildurik bizi garen kultura digitalarekin erlazioa duten zibereskubideen aitzakitan, hainbat performance, musika saio eta bideo emanaldi entzuteko aukera izan genuen.

Ostegun gauean ikusi genituen batzuk aipatzearren ezagutzen ez dugun talde katalan batek hasi zuen ekitaldia.


Argazkiak.org | oXcars sari banaketa © cc-by-sa: GipuzkoaKultura

Jarraian, eszenategian zein azalduko eta Alberto Vazquez Figueroa idazle ezagunak hartu zuen hitza. Egileen eskubideak ezagutu ditugun bezala iraganeko gauza direla aipatzearekin btaera, bere liburuak ahalik eta formato anitzetan banatzea komenigarria zaiola aipatu zuen.


Argazkiak.org | Alberto Vazquez Figueroa © cc-by-sa: GipuzkoaKultura

oXcars "saraoan" parte hartu zuten beste batzu, Derivart taldekoak izan ziren. Firefox nabigatzailearentzako El Inspector plugina garatu dute, non, BitTorrent edo P2P beste edozein programa erabiltzerakoan eta abesti bat aurkitzen dugunean SGAEren egiletza eskubideak atxikitzen zaizkion esaten digun. esan eta berau jeisteko aukera ematen du pantailan ikustea izan genuelarik.

Informazio osagarria ere hemen badezute: Inspector detecta en Pirate Bay qué archivos están protegidos por la SGAE


Argazkiak.org | Derivart taldearen aurkezpena. © cc-by-sa: GipuzkoaKultura

Azkenik, Electronic Frontier Foundation taldeko ekintzaileek esperimentu gisa egindako Hitleren meme ezagunaren berri eman zuten eta horretarako erabilitako bideoaren beraien bertsioa.

 
 
oXcars sari banaketa bost orduz luzatu behar zelarik, ekitaldiaren amaiera ikusi gabe geratu ginen hurrengo goizean 9.00etarako Universitat de Barcelonan itxuraz egon nahi bagenuen. 
 
 
FCFn begirale ofizial gisa. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Bihartik hasita igandera arte Bartzelonan izango den Free Culture Forum ekitaldian Begirale Ofizial gisa izango garela baieztatu digute. Aurreko loturan Begiraleen zerrenda osoa agertzen da eta tartean Haritz Solupe agertzen zaigu.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 2