gure gipuzkoa

Twitter

Sancho de Beurko Elkarteak Ojanguren bilduma osatzen laguntzen digu. Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Blog - Ekimenak
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Igandea, 2011(e)ko martxoa(r)en 20-(e)an 07:05etan

2009ko udaberrian Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuan GureGipuzkoa.net ataria aurkeztu genuenean, bi argazki bilduma erakusten hasi ginen: Indalecio Ojanguren eta Sigfrido Koch. Irakurleak bi bildumetan zehar nabigatzeko aukera izan badu, bi bilduma hauek jorratzen dituzten zenbait gai zehazkien katalogazio maila apal xamarra dela ohartuko zen.

Ikuslearen arreta eskuratzeko gaitasuna duten argazkiekin aipaturiko egoera hau agerian geratzen da: Zeintzu dira bozkatzen ageri diren pertsona hauek?, non daude? baserri hau non dago?, zutik dirau?... pareko galderak egiten ditu irakurleak, eta gehiago, Indalecio Ojanguren bilduma txundigarria bistaratzen duenean. Eta Indalecioren argazkiak Bilboko Burdin Hesia gai nagusi bezala badute, berauen kontestuaz gehiago ezagutzeko interesetik grinera pasako gara.

Koldo Mitxelena Kulturunean
eta Tolosan kokatua dagoen Gipuzkoako Artxibo Orokorreko Kultura eta Euskara Departamentuko teknikariok kudeatzen ditugun argazki gehienen kontestua ez dugula ezagutzen agerikoa da.  Ezinezkoa da. Zentzu horretan eta argazkien informazioa ahal den neurrian osatzerakoan, argazkietan ageri daiteken kontestua hobekien ezagutuko duen erakunde, norbanako edo elkarteren laguntza ezinbestekoa zaigu, hartara, bere ezagutza gurekin partekatu eta denek elkarlanean egindako lanaren onurak jaso ditzagun.
Sancho de Beurko Elkartea talde horietako bat da.

alt

Elkarren berri izan ondoren, eta guztiok onuratu genezakela elkarri egindako lanarekin, Sancho de Beurko Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentua GureGipuzkoa.net atariaren bitartez elkarlanean oinarritutako ekimen bat hasi dugu. Ekimen honen bitartez, Sancho de Beurko Elkarteak  webguneko Ojanguren bilduman "Cinturon de Hierro" gai pean dauden argazkiei dagozkien deskribapen eta geokokapen zehatz eta zuzenak eskuratzen ditu.
Bi erakundeok jarraitzen ari garen lan metodologia honako hau da:
  1. Gipuzkoako Artxibo Orokorreko arduradunek Indalecio Ojanguren bilduma ofizialean "Cinturón de Hierro" gai pean dauden 176 argazkien datuak kalkulu orri batean bidali dizkiete.
  2. Elkarteko kideek, "Izenburua", "Deskribapena", "Kokapena", "Tag" eta ezagutzen dituzten kokapenen koordenaden waypointak bidaltzen dizkiete, hartara,  beraien geokokapen zehatza burutu dezagun.
  3. Informazio andana atalka osatzen dijoazten eran, egindako lana jasotzen duen kalkulu orria bueltan bidaltzen digute.
  4. Euskara Zuzendaritzako kideei kalkulu orria igortzen diegu itzulpenak presta ditzaten.
  5. Informazio osatua eta itzulpenak eginda dituen kalkulu orria IZFEra bidaltzen da, bertatik kudeatzen baidira Kultura Departamentuko bilduma ofizialak.
  6. Bildumak GureGipuzkoa.net atarian Sancho de Beurko Elkarteko ekarpenekin eguneratu eta ikusgai agertzen dira.
Bilduma ofizialen eguneratze prozesua zertxobait *aldrebesa* da, IZFEko zerbitzarietan dagoen informazioaren eta GureGipuzkoako online bertsioa bat datozela eta bateragarriak direla ziurtatzeko. Hala ere, bi gai kontuan hartzekoak dira Elkarteko gure lagunek egiten ari diren lanaren inguruan. Argazki askoretan agertzen ziren elementu militarrak deskribatzeko garaian Indalecio Ojangurenek deskribapen orokor bat erabili zuen. 

Deskribapen hauek ez datoz bat beraien izendapen zuzen eta teknikoarekin eta Elkarteko adituak 1933-1936 urteetan
Academia Militar de Artillería e Ingenieros de Segovia delakoaren eskuliburuetan oinarritu dira izendapen zehatzak ezartzerakoan. Eskuliburuak honako hauek dira:

SANCHEZ-TEMBLEQUE, Luís y GÁMPORA, Juan, “Fortificación de campaña”, Imprenta de la academia de artillería e ingenieros, Segovia, 1936
SANCHEZ-TEMBLEQUE, Luís Y GARCÍA RODRÍGUEZ, Fernando, “Fortificación permanente”, Imprenta de la academia, Segovia, 1933.

Aldi berean, jada Indaleciok ezarritako izenburua duten argazkietan, berak emandako izendapen okerra gorde egin da, egonezkero, eta Elkartearen ekarpena argazkiaren "Deskribapena" eremuan gorde da. Kontuan izan behar dugu Indalecio Ojanguren aparteko argazkilari profesionala zela, bainan ez aldiz izendapen eta babesgune militarretan. Lan eremu honetan, Sancho de Beurko Elkarteko kideek ez dute parekorik.

Aurreko lerroetan aipatu dugun bezala, lan prozesua atalka gauzatzen ari gara eta une honetan, 2011ko martxoaren amaiera, 25 argazkiei dagozkien  informazioa eta  dozena baten geokokapenak jaso ditugu. Elkartean lana aurreratzen duten einean, informazio hori GureGipuzkoa.net atarian erakusten joango gara. Eguneratze prozesua geldoa delaren aitzakian batenbat kexu izatea posible bada ere, kontuan izan behar dugu Elkarteko kideek lan hau egiteko musutruk beraien burua eskaini dutela eta beraien aisialdiko denbora eskaintzen dutela, hori horrela izanda, bi bider eskertzen diegu egindako lanagatik.  Beraz, milesker Sancho de Beurko  Elkarteari  Kultura eta Euskara Departamentuaren izenean!!

Sancho de Beurko Elkarteari esker geokokatu ditugun lehenengo hamabi argazkiak hauek dituzue:

[
GureGipuzkoa.net | ["Larrabezua. Caserío fortificado"] © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

[Caserío fortificado en Sarrikolea]
GureGipuzkoa.net | [Caserío fortificado en Sarrikolea] © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

[Nido de ametralladoras en Munarrikolanda]
GureGipuzkoa.net | [Nido de ametralladoras en Munarrikolanda] © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

* Izenbururik ez
GureGipuzkoa.net | * Izenbururik ez © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

[Nidos rotos por el obús en Gaztelumendi]
GureGipuzkoa.net | [Nidos rotos por el obús en Gaztelumendi] © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

[Nidos rotos por el obús en Gaztelumendi]
GureGipuzkoa.net | [Nidos rotos por el obús en Gaztelumendi] © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

[Nidos rotos por el obús en Gaztelumendi]
GureGipuzkoa.net | [Nidos rotos por el obús en Gaztelumendi] © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

[Nido de ametralladoras en la cumbre de Gaztelumendi]
GureGipuzkoa.net | [Nido de ametralladoras en la cumbre de Gaztelumendi] © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

[Cinturón de Hierro]
GureGipuzkoa.net | [Cinturón de Hierro] © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

[Cinturón de Hierro]
GureGipuzkoa.net | [Cinturón de Hierro] © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

[Cinturón de Hierro]
GureGipuzkoa.net | [Cinturón de Hierro] © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

* Izenbururik ez
GureGipuzkoa.net | * Izenbururik ez © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

[
GureGipuzkoa.net | ["Larrabezua. Trincheras del Cinturón de Hierro con Larrabezua al fondo"] © CC-BY-SA: Ojanguren, Indalecio

Jarraipena(0)
iritziak (0)Add Comment

Iritzia idatzi

security code
Idatzi goiko karaktereak


busy