gure gipuzkoa

Twitter

Uhinbak. Gipuzkoa 2.0 dirulaguntzen emaitza praktikoa Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Blog - Ekimenak
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Ostirala, 2011(e)ko urria(r)en 21-(e)an 00:00etan

2010. urtean Gipuzkoa 2.0 ekimenaren pean diruz lagundu ziren proiektuen artean, 2. eranskinekoak garapen teknologikoei bideraturik egon ziren.

Aurkezturiko proiektuen artean, FitBak enpresak garaturiko Uhinbak aplikazioa lagundu zen. Aplikazio honek euskaraz jarduten duten 12 irrati sakelekoan entzuteko aukera eskaintzen du. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren eta Berria Fundazioaren laguntza jaso zuen.

Euskara hutsean emitzen duten 12 irrati entzun ahal dira gaur egun. Honako hauek:

Uhinbak aplikazioak eskaintzen dituen zerbitzuak baliatzeko behar dena:

  • Sakeleko telefonoa: multimedia edukiak erreproduzitu eta interneten nabigatzeko prestatu dagoena (Android /iPhone)
  • Internet konexioa

Nola instalatu Uhinbak?

  • Apple App Store: Mac erabiltzen dutenek (iPhone, iPad edo ordenagailuan) eskuragarri dute app storean.
  • Android Market: bertan deskargatuz instalatu daiteke Uhinbak aplikazioa.
  • www.uhinbak.eu webgunean.

Aplikazioa Android Market gunean Android 2.2 eta 2.3 bertsioetarako eta iTunes gunean iPhone 3 eta 4 bertsioetarako lortu daiteke. Aldi berean, Uhinbak ekimenari dagokion fitxa hemen kontsultatu daiteke.

2010. urteko dirulaguntzen irizpideak eztabaidatzeko Auzolana prozesuan zehazten zen bezala,

"...Onuradunak dirulaguntza jaso eta urtebete barruko epean, garatutako tresna nahi bezala ustia dezake. Urtebeteko epea betetakoan, ordea, garatutako tresna edo aplikazioaren kodea (egongo balitz), Foru Aldundiak modu irekian Interneten jartzeko eskubidea beretzat gordeko du. "

Alegia, 2012ko irailera arte FitBak enpresak garaturiko aplikazioa nahi bezala ustiatzeko askatasuna du, aldiz, aplikazioa publikatu eta urtera GFAk iturburu kodea software aske gisa (GPL, NewBSD , EUPL ...) publikatzeko eskubidea beretzat gordetzen duela.

 

Jarraipena(0)
iritziak (0)Add Comment

Iritzia idatzi

security code
Idatzi goiko karaktereak


busy