|
Blog -
Denetarik
|
|
GipuzkoaKultura-k idatzia
|
|
Asteartea, 2012(e)ko urtarrila(r)en 03-(e)an 01:15etan |
Aurreko postean aurreratu genuen bezala, Kutxa Fototekako lagunek Eguberrietako opariak Santamasetan aurreratu zizkiguten: Kutxateka.com atarian eskuragarri ditugu jada ia 500.000 argazki.
Kutxa Fototekak 2010ko udaberrian Gipuzkoa 2.0 ekimenarekin bat egin zuelarik, GureGipuzkoa.net atarian Car eta Marin Funtsak erabiltzaileekin partekatzea izan da horren adierazgarririk garbiena. Honekin Kutxa Fototekak pauso bat aurrerago doa eta kudeatzen dituen edukiak erakusteko tresna berria eskaintzen digu.

CC BY-NC-ND-3.0-ES 2012. KUTXATEKA. FOTOCAR. Ricardo Martín. 
Kutxa Fototekak pauso hau emateko garaian erabakitako zenbait irizpide erabiltzaile batzuei ezinegona eta zalantzak sorrarazi dizkiela ere ikusi dugu. Hala ere, ekimen berri orok bere hastapenetan hamaika zailtasun izaten ditu, ez soilik teknikoak, "ideologikoak" ere bai eta Gipuzkoa 2.0ren ildo nagusiekin 100% bat ez badator ere, nahiko genuke Kutxatekako arduradunek hartutako erabakia beste hamaika erakunde, agiritegi eta fototekak ere Kutxa Fototekaren bidea jarraituko balute.
Zenbait gai oraindik zuzentzeke dituela ez dago ukatzerik: argazki bat webgune, blog edo edozein baliabide elektronikoan erabiltzerakoan .html kode bat txertatzeko aukerarik ez izatea oso neketsua egiten dio erabiltzaileari eduki hori erabiltzea. Hala ere datozen hilabeteetan Kutxatekako lagunek gabezi hauek zuzentzeko neurriak hartuko dituztela zalantza izpirik ez dugu.
Zorionak eta ongietorria Kutxateka! |
|
|
Blog -
Denetarik
|
|
GipuzkoaKultura-k idatzia
|
|
Astelehena, 2011(e)ko azaroa(r)en 28-(e)an 08:27etan |
2009ko uztailean Kutxak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Gipuzkoa 2.0 egitasmora batzeko egin zuten ekimenak beste aurrerapauso bat ematekotan dela dirudi.

Urte horren amaiera aldera, Kutxak Marin eta Car Funtsetako ia 10.000 argazki eta Aranzadik Jesús Elóseguiren bilduma erabiltzaileokin partekatzeari ekin zioten. Kutxak kudeatzen dituen edukiak beraiek sortutako eta kudeatutako webgune berri baten bitartez partekatzeari ekin behar diotela dirudi.
Blog honetatik Kutxako Fototekak harturiko erabakia txalotu eta bere garrantzia azpimarratu nahiko genuke. Zerbitzu berriak izango dituen berezitasunak nabarmentzekoak dira, Mikel Astigarragaren hitzetan:
"El servicio que se daba in situ, en el local de la Fototeca, se prestará a partir de ahora en la web. Si antes se cobraba por el trasvase a CD de las imágenes, en el futuro "se socializarán esos contenidos de manera gratuita". El sistema on line permitirá ganar en "inmediatez y agilidad", ya que muchas de las peticiones que recibe la Fototeca de Kutxa proceden del extranjero o de personas que no pueden trasladarse a las instalaciones de la capital guipuzcoana. "Utilizar la Red es la mejor manera de socializar y compartir el patrimonio", aseguró Astigarraga."
Gipuzkoa 2.0 lantaldean gertutik jarraituko dugu Kutxa Fototekaren ekimen berri hau: Santo Tomasetako txistorrekin webgune eta eduki berriez gozatzeko aukera izango dugu:
"Así lo confirmó el responsable de la Fototeca, Mikel Astigarraga, que subrayó la importancia de esta iniciativa que será presentada oficialmente en torno al día de Santo Tomás. Fototeca Kutxa tiene en sus fondos cerca de 1.400.000 imágenes de diversos fotógrafos captadas entre finales del siglo XIX y la época actual."
1.400.000 argazki. Horien artean zer egongo den pentsatzeak...
|
|
Blog -
Denetarik
|
|
GipuzkoaKultura-k idatzia
|
|
Asteazkena, 2011(e)ko ekaina(r)en 22-(e)an 00:19etan |
GipuzkoaMaticen barnean kokatzen den Euskararen Zerbitzu Plataformako ahots sintesi (TTS) tresnarentzako garatu dugun APIa medio, gaurtik aurrera webgune honetako testuzko eduki guztiak "entzuteko" aukera eskaintzen dute. Azti, aukera hori euskarazko edukiei soilik baidagokie.
Euskarazko edukien ikusgarritasuna eta erabilgarritasuna areagotzeko asmoz, arestian aipaturiko ahots sintesi teknologian oinarritutako plugin bat garatu dugu hau bezalako Joomla! CMSetan oinarritutako euskarazko beste webgune eta blogetan ere erabiltzeko aukera egon dadin.

Pluginak artikuluak entzutearekin batera, bere audioa .mp3 formatoan gure ordenagailura jeisteko aukera ere eskaintzen du, aukera hau interesgarria izan daitekelarik audioa gure mugikor edo gailura jeitsi eta uneoro entzun ahal izateko. Pluginaren berezitasunak erabili ditzazkegula jakitun izan gaitezen, webguneko artikulu bakoitzaren goikaldean ohikoak ziren ikonotxoei beste bi gehitu zaizkie, ezkerretik hasita lehena, artikulua bere horretan entzuteko pop-up lehio baten bitartez. Bigarren ikonotxoan, artikuluaren audio bertsioa .mp3 fitxategia jeisteko aukera eskaintzen digu.
Alderdi teknikoak aipatze aldera, plugina GPLv2 lizentziadun JPlayer kode liburutegia erabiliz LinkedTeams enpresak garatu du eta GipuzkoaMatic ataritik EUPL eta NewBSD lizentzia formula bikoitza erabiliz eskuratu daiteke. Joomlan oinarritutako webgune edo ataririk izango bazenute, plugin hau instalatzerakoan izan dituzuen porrot eta arrakasten berri entzuteko irrikitan gauzkazue!
|
|
|
|
|
|