gure gipuzkoa

Twitter

Kutxa Fototekan zerbaitetan ari dira... Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Blog - Denetarik
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Astelehena, 2011(e)ko azaroa(r)en 28-(e)an 08:27etan

2009ko uztailean Kutxak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Gipuzkoa 2.0 egitasmora batzeko egin zuten ekimenak beste aurrerapauso bat ematekotan dela dirudi.

Urte horren amaiera aldera, Kutxak Marin eta Car Funtsetako ia 10.000 argazki eta Aranzadik Jesús Elóseguiren bilduma erabiltzaileokin partekatzeari ekin zioten. Kutxak kudeatzen dituen edukiak beraiek sortutako eta kudeatutako webgune berri baten bitartez partekatzeari ekin behar diotela dirudi.

Blog honetatik Kutxako Fototekak harturiko erabakia txalotu eta bere garrantzia azpimarratu nahiko genuke. Zerbitzu berriak izango dituen berezitasunak nabarmentzekoak dira, Mikel Astigarragaren hitzetan:

"El servicio que se daba in situ, en el local de la Fototeca, se prestará a partir de ahora en la web. Si antes se cobraba por el trasvase a CD de las imágenes, en el futuro "se socializarán esos contenidos de manera gratuita". El sistema on line permitirá ganar en "inmediatez y agilidad", ya que muchas de las peticiones que recibe la Fototeca de Kutxa proceden del extranjero o de personas que no pueden trasladarse a las instalaciones de la capital guipuzcoana. "Utilizar la Red es la mejor manera de socializar y compartir el patrimonio", aseguró Astigarraga."

Gipuzkoa 2.0 lantaldean gertutik jarraituko dugu Kutxa Fototekaren ekimen berri hau: Santo Tomasetako txistorrekin webgune eta eduki berriez gozatzeko aukera izango dugu:

"Así lo confirmó el responsable de la Fototeca, Mikel Astigarraga, que subrayó la importancia de esta iniciativa que será presentada oficialmente en torno al día de Santo Tomás. Fototeca Kutxa tiene en sus fondos cerca de 1.400.000 imágenes de diversos fotógrafos captadas entre finales del siglo XIX y la época actual."

1.400.000 argazki. Horien artean zer egongo den pentsatzeak...

 

Jarraipena(0)
iritziak (0)Add Comment

Iritzia idatzi

security code
Idatzi goiko karaktereak


busy