gure gipuzkoa

Twitter

Kutxateka gurekin da Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Blog - Denetarik
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Asteartea, 2012(e)ko urtarrila(r)en 03-(e)an 01:15etan

Aurreko postean aurreratu genuen bezala, Kutxa Fototekako lagunek Eguberrietako opariak Santamasetan aurreratu zizkiguten: Kutxateka.com atarian eskuragarri ditugu jada ia 500.000 argazki.

Kutxa Fototekak 2010ko udaberrian Gipuzkoa 2.0 ekimenarekin bat egin zuelarik, GureGipuzkoa.net atarian Car eta Marin Funtsak erabiltzaileekin partekatzea izan da horren adierazgarririk garbiena. Honekin Kutxa Fototekak pauso bat aurrerago doa eta kudeatzen dituen edukiak erakusteko tresna berria eskaintzen digu.

Gabarrón encallado en la playa de la Concha

CC BY-NC-ND-3.0-ES 2012. KUTXATEKA. FOTOCAR. Ricardo Martín.

Kutxa Fototekak pauso hau emateko garaian erabakitako zenbait irizpide erabiltzaile batzuei ezinegona eta zalantzak sorrarazi dizkiela ere ikusi dugu. Hala ere, ekimen berri orok bere hastapenetan hamaika zailtasun izaten ditu, ez soilik teknikoak, "ideologikoak" ere bai eta Gipuzkoa 2.0ren ildo nagusiekin 100% bat ez badator ere, nahiko genuke Kutxatekako arduradunek hartutako erabakia beste hamaika erakunde, agiritegi eta fototekak ere Kutxa Fototekaren bidea jarraituko balute.

Zenbait gai oraindik zuzentzeke dituela ez dago ukatzerik: argazki bat webgune, blog edo edozein baliabide elektronikoan erabiltzerakoan .html kode bat txertatzeko aukerarik ez izatea oso neketsua egiten dio erabiltzaileari eduki hori erabiltzea. Hala ere datozen hilabeteetan Kutxatekako lagunek gabezi hauek zuzentzeko neurriak hartuko dituztela zalantza izpirik ez dugu.

Zorionak eta ongietorria Kutxateka!

Jarraipena(0)
iritziak (0)Add Comment

Iritzia idatzi

security code
Idatzi goiko karaktereak


busy