Azken hiru urte hauetan Gipuzkoa 2.0 filosofia pean makina bat ekimen martxan jarri ditugu martxan. Eta hauen guztien azken helburu nagusia euskarazko edukien atzigarritasun tekniko eta legala erabiltzaileekiko ahalik eta erosoena izan zedin saiatu gara. Lortzeko bidean gaudelakoan sinistuta gaude.
2009. urtean lehenengo emaitza praktikoa gauzatu genuenean -oinarrian, GureGipuzkoan erakusten hasi ginen Sigfrido Koch eta Indalecio Ojanguren argazki bildumen edukien egoera legala zehaztea- dena egiteke genuen: Zein lizentzia erabiliko dugu? Nor da eskubide legalen jabea? GFAko langileek sorturiko edukien egoera legala zein da? Dena ziren galderak.
Galdera hauei erantzuna eman nahiean, Kultura eta Euskara Departamentuak, -orain Kultura, Gazteria eta Kirola- bultzaturiko Gipuzkoa 2.0 filosofia babesteko eta gorputza emateko balioko zuten oinarri juridikoak behar genituela jabetu ginen. Hemen duzue emaitza.
Oinarri juridiko hauek Kultura Departamentutik sortu badira ere, beraien aplikazioa eta gauzatzea Gipuzkoako Foru Aldundia bere osotasunean uztartzeko prestatu ditugu.
Gure irizpide tekniko eta legalak jarraituz, Iurismatica abokatu taldeak prestatu dizkigu oinarri juridiko hauek. 50 orri dira, beraz, udararako irakurtzeko mamia baduzue. Egun gaztelerazko bertsioa dago soilik eskuragarri, euskarazko bertsioa Euskara taldeko lagunek itzuli ahala hemen eskuragarri jarriko dugu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kultura eta Euskara Departamentuak bereziki aspalditik eskaintzen ditu hainbat webgune interneten, hala nola: Koldo Mitxelena Liburutegia, GipuzkoaKultura.net edo Gipuzkoa 2.0 programapean garatu direnak. Hala ere, azken urteotan Internet erabiltzeko moduak asko aldatu dira, eta aukera berriak sortu dira erabiltzaile izatetik parte-hartzaile izatera pasatzeko eta baita sortzaile edo editorea izateko.
Bloga sortu nahi al duzu? Eta zure bloga entzun nahi al duzu? Zure elkartearen edo enpresaren webgunea aberastu nahi al duzu? Adibidez, B5M mapak integratuz? GipuzkoaMatic-en Kultura eta Euskara Departamentuak sortzen, biltzen eta antolatzen dituen edukiak eta baliabideak aurki daitezke, lan hori errazteko. Izan ere, Foru Aldundian esparru publikoko gaiak, publikoak izan behar direla uste baitugu.
Kultura eta Euskara Departamentuaren funtzionamendu eta jardunean bildu eta garatzen ditugun tresna zein zerbitzuak erabiltzaileek hobeto eta ahalik eta gehien ustiatzea da helburua, gardentasuna handiagoa eskainiz, eta euskararen informazioaren gizarteari garapen-pizgarri are handiagoa eskainiz:
Foru Aldundia herritarren zerbitzura, baita Interneten ere (pauso bat aurrera egiten da herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko Legearen aplikazioan).
Gobernu irekiagoa eta eskuhartzaileagoa.
Inbertsio publikoa hobeto erabili eta berrerabiltzen da ("mapa suhiltzaileentzako garatu zen, baina turismorako ere aprobetxatu dugu").
Berrikuntza eta sormen digitalaren aldeko apustua.
Gure inguruan, APIen aldeko apustua egiten duen lehen administrazioen artean.
Erreferentzia-puntu horri GipuzkoaMatic izena jarri dio Aldundiak eta www.gipuzkoa2.net/gipuzkoamatic helbidean ikus daiteke. Gune horretan Foru Aldundiak eta haren menpe dauden sozietate publikoek eskaintzen dituen zerbitzu digitalen zerrenda agertzen da: Garaturiko APIak, kontrataturiko lanen kodeak... prestaketa lanek aurrera egin ahala, eskuragarri jartzeari ekingo diogu.
Eta hau dena gobernuen datu irekiei buruzko Hiru Legeak kontuan hartuta:
Ezin bada indexatu, ez da existitzen ("Googlen aurkitu ezin bada, ez da existitzen" ideiaren ondorioa).
Formatu irekietan, edo ordenagailuak interpretatzeko moduko formatuetan ("machine readable") eskuragarri ez badago, ez du jendea erakartzen.
Lege-esparruak ez badu berrerabilpena onartzen, ez du efektu biderkatzailerik.
Gaurko egunean eskuragarri jarri ditugun tresnekin euskal garatzaile komunitateak zein tresna, garapen eta erabilpen egiten duen ikusteko irrikitan gaude.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuak kudeatzen duen Gipuzkoa2.0 programako dirulaguntzen ildo desberdinen irizpideak aztertu, eztabaidatu eta aldaketak proposatzeko Auzolan ekimena Martxoaren 7an amaitu zen.
Posta zerrendan eta Auzolana wikian eztabaidatzen jardun garen gaiak 2011. urteko dirulaguntzetarako ezarriko ditugun irizpideak izan direlarik, jasotako ekarpenak .pdf dokumentu honetan kontsultatu daitezke.
Aldi berean, maiatzaren 10eko datarekin, Gipuzkoa 2.0 programaren 2011. urteko dirulaguntzen deialdia eGAOren 87. alean publikatu zelarik, aurreko asteko ekainaren 10eko datarekin dirulaguntzak eskatzeko epea amaitu da.
Azkenik, Gipuzkoa 2.0 programaren lantaldean gabiltzanok, eskerrak eman nahi dizkizuegu eztabaidan parte hartzeagatik eta ekarpenak eta ideiak luzatu dizkiguzuen elkarte eta norbanakoei. Zinez estimatua da!
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuak kudeatzen duen Gipuzkoa2.0 programako dirulaguntzen ildo desberdinen irizpideak aztertu, eztabaidatu eta aldaketak proposatzeko Auzolan ekimena Martxoaren 7an amaitu zen.
Posta zerrendan eta Auzolana wikian eztabaidatzen jardun garen gaiak 2011. urteko dirulaguntzetarako ezarriko ditugun irizpideak izan direlarik, jasotako ekarpenak .pdf dokumentu honetan kontsultatu daitezke.
Aldi berean, maiatzaren 10eko datarekin, Gipuzkoa 2.0 programaren 2011. urteko dirulaguntzen deialdia eGAOren 87. alean publikatu zela jakinarazi nahi dizuegu, interesa duen ororen eskaerak bidaltzeko epea ekainaren 10ean amaitzen dela ez ahaztu.
Azkenik, Gipuzkoa 2.0 programaren lantaldean gabiltzanok, eskerrak eman nahi dizkizuegu eztabaidan parte hartzeagatik eta ekarpenak eta ideiak luzatu dizkiguzuen elkarte eta norbanakoei. Zinez estimatua da!
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuak kudeatzen duen Gipuzkoa 2.0. programaren diru laguntza deialdia, eztabaida irekian jarri nahi izan dugu 2011 urte honetarako. Pasa den udazkenean aurrera eraman den GI2.0 Elkarlanean parte hartze prozesuaren ondorio eta, beraz, konpromisoetako bati helduaz, dirulaguntzak programaren helburuetara hobeto egokitu eta, laguntza eragingarriagoak eta azkarragoak diseinatzeko asmoz abiatzen da eztabaida.
Xedea, hala nahi duten guztien artean, hobekuntzak ezartzea da, diru laguntzen eskaera bera argiago eta errazago egin ahal izan dadin, eta aldi berean, dirulaguntzen arduradunek ere modu errazagoak ukan ditzaten laguntzak erabakitzeko.
Asmoa da Otsailaren 28ko eguerdiko 12.00tan amaitutzat ematea eztabaida, komenigarri ikusten baita eztabaida itxi eta aurtengo diru laguntzak ahalik eta azkarren banatzea. Beraz, aipatu unetik aurrera ez da iradokizunik eta ekarpenik egiterik izango.
Denbora horretan, ordea, ekarpenak eta hobekuntzak egin nahi zaizkio Gipuzkoa 2.0 diru laguntzen programari. Dei egiten zaizue, beraz, eskatzaile edota interesaturik zaudeten guztioi, bertan parte har dezazuen.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuarekin elkarlanean, Sustatu eta Zuzeu agerkari digitaletako Luistxo Fernandez eta Hasier Etxeberria aritu dira orain arte eztabaida abiatzeko tresnak garatzen eta aurrerantzean ere eurak izango dira eztabaidaren kudeaketaz arduratuko direnak, Haritz Solupe Kulturaren Sustapeneko eta Hedapeneko zuzendaria eta Xabier Eskisabel aholkulari teknikoarekin batera.