| Gipuzkoa 2.0ren oinarri juridikoak | | |
|
|
|
| Blog - Gipuzkoa 2.0 |
| GipuzkoaKultura-k idatzia |
| Asteartea, 2011(e)ko uztaila(r)en 12-(e)an 14:27etan |
Azken hiru urte hauetan Gipuzkoa 2.0 filosofia pean makina bat ekimen martxan jarri ditugu martxan. Eta hauen guztien azken helburu nagusia euskarazko edukien atzigarritasun tekniko eta legala erabiltzaileekiko ahalik eta erosoena izan zedin saiatu gara. Lortzeko bidean gaudelakoan sinistuta gaude.2009. urtean lehenengo emaitza praktikoa gauzatu genuenean -oinarrian, GureGipuzkoan erakusten hasi ginen Sigfrido Koch eta Indalecio Ojanguren argazki bildumen edukien egoera legala zehaztea- dena egiteke genuen: Zein lizentzia erabiliko dugu? Nor da eskubide legalen jabea? GFAko langileek sorturiko edukien egoera legala zein da? Dena ziren galderak. Galdera hauei erantzuna eman nahiean, Kultura eta Euskara Departamentuak, -orain Kultura, Gazteria eta Kirola- bultzaturiko Gipuzkoa 2.0 filosofia babesteko eta gorputza emateko balioko zuten oinarri juridikoak behar genituela jabetu ginen. Hemen duzue emaitza. Oinarri juridiko hauek Kultura Departamentutik sortu badira ere, beraien aplikazioa eta gauzatzea Gipuzkoako Foru Aldundia bere osotasunean uztartzeko prestatu ditugu. Gure irizpide tekniko eta legalak jarraituz, Iurismatica abokatu taldeak prestatu dizkigu oinarri juridiko hauek. 50 orri dira, beraz, udararako irakurtzeko mamia baduzue. Egun gaztelerazko bertsioa dago soilik eskuragarri, euskarazko bertsioa Euskara taldeko lagunek itzuli ahala hemen eskuragarri jarriko dugu. Txostena eskuratzeko sakatu bere izenburuan: Reutilización de la Información Pública y difusión del Patrimonio Cultural gestionado por la Diputación Foral de Gipuzkoa.Deskargatu, irakurri eta zalantzarik baduzue, kaso egin blogean bertan.
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 451 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|






