gure gipuzkoa

Twitter

Azalpena Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Dirulaguntzak 2011 - Denetarik

GFAko Kultura eta Euskara Departamentuak 2011ko maiatzaren 10ean Gipuzkoa 2.0 izenburupeko dirulaguntzak eGAOko 87. zenbakian publikatu zituen (.html formatoan eta .pdf formatoan).

2011ko dirulaguntzen irizpideak definitzerakoan, 2011ko udaberrian euskal kultur ekosistemako eragile ezberdinekin eztabaida prozesua ireki genuen. Horretarako Auzolana wikia eta posta zerrenda erabili ziren, bertan jasotako ekarpen baliagarrienak 2011ko dirulaguntzen irizpideak definitzeko balio izan digutelarik.

2011ko dirulaguntzak lau eranskinetan zehaztu direlarik, eranskin bakoitzean klikatuaz beraien inguruko informazio osagarria eta berauk definitzeko garaian Kultura eta Euskara Departamentuko teknikariok eta arestian aipaturiko kultur eragileek jarraitu genituen irizpideak azaltzen dira.

1.eranskina Azterketak, lan monografikoak eta antze­koak editatu edo argitaratzeko, per­tsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteei dirulagun­tzak.
2.eranskina Edukiekiko elkarreragin­tza eta sarbidea errazten duten zerbi­tzuak edo tresnak gara­tzeko proiektuetarako dirulagun­tzak.
3.eranskina Edukiak informazio teknologien bidez euskara ­hutsean heda­tzeko enpresen­tzako dirulagun­tzak.
4.eranskina Irabazi asmorik gabeko erakundeen kultur eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez heda­tzeko proiektuetarako diru lagun­tzak