| GipuzkoaKultura TV saioa | | |
|
|
|
| Blog - Blog |
| GipuzkoaKultura-k idatzia |
| Larunbata, 2009(e)ko iraila(r)en 26-(e)an 14:36etan |
|
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren Gipuzkoa 2.0 programaren harira, gure kulturari buruzko telebista saio berri bat, GipuzkoaKultura, izango dugu asteazkenero 22:30etan euskarazko tokiko telebistetan eta interneten, gipuzkoakultura.net eta tokiko.tv webguneetan.
Globalizazioak euskal edukien eta bereziki euskal kultur edukien agerikotasuna murriztu duela dirudien arren, globalizazio horrek ekarri duen teknologia iraultzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko asmoa eta konpromisoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Izan ere, gure kultur edukiak guztion eskura, erabilgarri eta modu errazean, jartzea ezinbestekoa da, euskarazko eta euskal edukien inguruko arreta sustatu eta herri bezala iraunarazteko. Horretatako lanabesa da, hain zuzen, Gipuzkoa 2.0. Kultura eta Euskara Departamentuko Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko Zuzendari den Haritz Solupe eta Goierri Irrati Telebistako Ion Aldanondok horren inguruko azalpenak ematen azpikaldeko bideoan dituzue.
GipuzkoaKultura telebista saio berria Gipuzkoa 2.0 programaren hiru ardatzetan oinarritzen da:
Saioaren ezaugarriak:
Elkarlanaren uzta Elkarlana izan da, eta izango da, proiektu hau gauzatu ahal izateko oinarrizko ezaugarria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentua eta Tokiko Telebistak elkarlanean aritu dira euskara eta euskal kulturaren hedapenerako. Aurrera begira ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara departamentuko teknikariek eta Goiena Telebistako kazetari eta teknikariek elkarrekin jardungo dute lanean. Kultura eta Euskara teknikariek Gipuzkoako kultura eta euskara esparruetako mugimenduaren ikuspegi zabala eskainiko dute; eta Goiena Telebistako kazetari eta teknikariek, gertutasunetik eta irudimenez sorturiko telebista. Emaitza: gugandik gertu dagoen kultur eskaintza baten saio freskoa.
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 1419 Jarraipena(0)
iritziak (1)
![]() nork idatzia FLOSSIE29Rowland, abuztua 10, 2011
If you are in not good state and have no money to get out from that point, you would have to receive the personal loans. Just because that should aid you definitely. I take bank loan every time I need and feel myself good because of this.
Iritzia idatzi
|







