| FCFren lehenengo eguna amaitzear. |
|
|
|
|
Free Culture Forumeko lehenengo eguna joan zaigu eta horren aurkezpen gisa ostegun gauez Apolo antzokian egin zen oXcars sari banaketaren festan izan genuen. Festak FCF ekimenaren aurkezpen gisa balio izan zuen eta gaur egun murgildurik bizi garen kultura digitalarekin erlazioa duten zibereskubideen aitzakitan, hainbat performance, musika saio eta bideo emanaldi entzuteko aukera izan genuen. Ostegun gauean ikusi genituen batzuk aipatzearren ezagutzen ez dugun talde katalan batek hasi zuen ekitaldia.
Jarraian, eszenategian zein azalduko eta Alberto Vazquez Figueroa idazle ezagunak hartu zuen hitza. Egileen eskubideak ezagutu ditugun bezala iraganeko gauza direla aipatzearekin btaera, bere liburuak ahalik eta formato anitzetan banatzea komenigarria zaiola aipatu zuen.
oXcars "saraoan" parte hartu zuten beste batzu, Derivart taldekoak izan ziren. Firefox nabigatzailearentzako El Inspector plugina garatu dute, non, BitTorrent edo P2P beste edozein programa erabiltzerakoan eta abesti bat aurkitzen dugunean SGAEren egiletza eskubideak atxikitzen zaizkion esaten digun. esan eta berau jeisteko aukera ematen du pantailan ikustea izan genuelarik. Informazio osagarria ere hemen badezute: Inspector detecta en Pirate Bay qué archivos están protegidos por la SGAE
Azkenik, Electronic Frontier Foundation taldeko ekintzaileek esperimentu gisa egindako Hitleren meme ezagunaren berri eman zuten eta horretarako erabilitako bideoaren beraien bertsioa. oXcars sari banaketa bost orduz luzatu behar zelarik, ekitaldiaren amaiera ikusi gabe geratu ginen hurrengo goizean 9.00etarako Universitat de Barcelonan itxuraz egon nahi bagenuen.
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 662 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|









