| Aurkezpenen eguna. | | |
|
|
|
| Blog - Blog |
| GipuzkoaKultura-k idatzia |
| Larunbata, 2009(e)ko urria(r)en 31-(e)an 18:28etan |
|
Ostirala egun "heavya" izan da: Goizeko 9.30etatik 20.15etara hitzaldiak bata bestearen atzetik pillatu dira: Brasilgo Kultura ministerioko José Murillo, David Bollier ikerlaria, EFFko aditu bat, Suediako Pirat Partieteko europarlamenturia, Isaac Hacksimov taldekoek, gai anitzetako adituak... ezinezkoa da guztien deskribapena egitea. Hala ere gauza bat aipatu beharko bagenu, kultura askearen inguruko eremu guztietan bizi asko-asko dagoela azpimarratuko genuke eta erantzunak baino, galderak izan direla hemen entzun duguna.
![]() Anne Ostergaard “Educating in Freedom - Free Access and Collaboration is the Key”
Gauza bakan batzu aipatzearren, Suediako Piratpartieteko europarlamentari izango den Amelia Andersdotter-ek bere hitzaldia oso eskasa iruditu zitzaigun: entzuleek egiten zizkioten galderei "Ez dakit", "Eztabaidatzen ari gara oraindik"... erantzuten zuen. Ta 5 minutu baino ez, di-da.
Electronic Frontier Foundation erakundeko adituak aldiz, Anti-Counterfeiting Trade Agreement (ACTA) zertan den azaldu zigun ta joer, yuyu:
FCFren hizkuntza ofiziala ingelera noski. Bestalde, Tabakaleran egin zen Gipuzkoa 2.0 ekimenaren aurkezpenean banatu ziren triptiko batzu ekarri ditugu ta jada agortu dira ;-) ![]() Aurkezpenen eguna zertan eta nola joan den El Periódico de Catalunya eta Público egunkarietan ekitaldiaren inguruko artikulu bana dituzue. El Periódico de Catalunyakoek pasatu egin direla ageriko da:
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 1122 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|









