| FCF: Ondorioak. |
|
|
|
|
Bartzelonan ospaturiko Free Culture Forum ekitalditik bueltatu ginela aste bat joan zaigularik, bertan ikusi eta bizitakoarekin zenbait hausnarketa partekatu nahiko genituzke. Berez, FCFa lau egunetan banatu zen. Lehena osteguna 29an, Apolo Antzokian eXgaek antolaturiko oXcars2009 sarien banaketa izan zen. Ostiralean aldiz, Universitat de Barcelonako Aula Magnan partehartzaileen hitzaldietan bota genuen: goizeko 9.30etan hasi eta 20.15ak arte partehartzaile guztien ekarpenak jotafuego entzuten jardun ginen. Ostiralean entzun genituenak larunbatez eztabaidatzeari ekin zitzaion partehartzaileok taldeka banatu ginelarik eta amaitzeko igandean ikuspuntu eta testu bateratu bat adosten CCCBn. Larunbateko eztabaida saioa. Kultura eta Euskara Departamentutik FCFra begirale ofizial gisa gerturatu ginelarik, KULTURAK egun bizi duen erronka anitzen artean hamaika ideia eta proposamen entzun genituen. Partehartzaileek kultur edukiak askatzeko beharra eta ezinbesteko neurritzat behin eta berriz azpimarratzen bazuten ere, galdera hori erantzuna emango dion proposamenik ez genuen entzun. Alegia, ados egon gaitezke sortzaile edo enpresa batek, bere edukiak "libreki" banatzea ona izan daitekela kultur sorkuntza horretarako, baina sortzaileak trukean "zakarra" jaso nahi badu, zein bide egon daitezke eduki libreetatik monetizazio bat egon dadin? Gure zalantzek ez zuten erantzunik jaso. Larunbateko eztabaida saio berbera baina kanpokaldean. Zenbait partehartzaileen ekarpenak interesgarriak suertatu ziren bezala, bereziki EFF eta Brasilgo Kultura Ministerioko ordezkariarenak, Suediako Pirat Partiet alderdiko Amelia Andersdotter europarlamentari berriak hotz utzi gintuen: PP Estrasburgera eraman duen programa, orain eztabaidatzeari ekin diotela ulertu genion eta PPn ideologiaz pelaje guztietako jendea dagoela agerian utzi zigun. Hala ere ber ebost minutuko solasaldiak ez zuen ezer gehiagorako eman. Informazio osagarria nahi duenak, FCFak wiki bat ireki du eta bertan ekitaldiaren ondorioak eta eztabaida materialak zintzilikatzen hasiak dira jada. Bestalde, EuskalTubera igotako bideoan, larunbatean Hangar aretoa eta bere giroa ikusi ditzazkezue.
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 836 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|






