| GFAk Gipuzkoako datu geografikoak askatu ditu. | | |
|
|
|
| Blog - Blog |
| GipuzkoaKultura-k idatzia |
| Ostirala, 2009(e)ko azaroa(r)en 27-(e)an 21:07etan |
|
Gaurko berria eta ona. OSO ona.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak kudeatzen dituen B5Mko mapetan agertzen den informazio geografikoari ezartzen zaizkion erabilpen baldintzak zehazten dituen Lege Informazioa aldatu egin dute eta aldaketa interesgarriak ageri dira:
Guretzako berebiziko garrantzia sarrerako parrafoa eta 1. puntua dira: "Erabiltzaile hori, libre zara datu hauekin nahi duzun erabilpena egiteko" Erabilpen baldintza bezala egiletza baino eskatzen ez denez, gure aburuz Creative Commons by baimenaz hitzegiten ari gara. Wow! Aurrera pauso honek eragin zuzena izan dezake garatzaile eta enpresek produktu eta baliabide berriak plazaratzerako garaian, orain arte eskuratzeak zailak ziren edo ezinezkoak ziren datu eta informazio eguneratu eta "preskoak" garatzaile hauen eskuan jartzen baidira. Pauso honek ekimen eta baliabide berrien pizgarri izango delakoan gaude. Amaitzeko zorionak eman nahi dizkiegu B5Meko mapak kudeatzen dituen Jose Mari Aranburu eta giza talde guztiari, ESKERRIKASKO!
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 1038 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|








