| GureGipuzkoarako Firefox hedapena eskuragarri | | |
|
|
|
| Blog - Blog |
| GipuzkoaKultura-k idatzia |
| Asteazkena, 2010(e)ko iraila(r)en 08-(e)an 09:24etan |
|
Mozilla Firefox nabigatzailearentzako GureGipuzkoa gehigarriak behin betiko hobespena aurreko astean jaso zuelarik, 1.0.1 bertsiotik 2.0ra jauzia eman du. Aurreko bertsioekin alderatuta, bertsio berri honek hainbat hobekuntza dakartza, hauek nabarmenduko genituzke:
Lehenengo aukerarekin, argazki bat igotzerakoan sartu nahi dugun galeria aukeratzea daukagu, baldin eta galeria hori sortuta dugun. EXIF metadatuen gaiak argazki digitalei eragiten die soilik, bere bitartez fitxategi digital batek izan ditzazken metadatuen irakurketa sakona ahalbideratzen da. Hirugarrenarekin, hedapenaren aurreko bertsioak argazkiaren fitxa osatzeko eremu mugatuak zituen eta oraingoan lau gehiago gehitu dira. Azkenik, drag and drop egiteko aukera inplementatu dugu. Hedapenaren azpikaldean "Jaregin argazkia hemen." agertzen den laukira argazki bat gure mahaigainetik eramanda, jarraian berau igotzeko aukera eskaintzen zaigu, abantaila haundia beraz.
Gehigarriaren ohiko itxura nabigatzailearen ezkerraldean.
Gehigarriaren aldaketak gorriz markaturik. Hedapenaren bertsio berria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak 2009. urterako ezarritako dirulaguntza bat erabiliaz Proyelia enpresak garatu du iaz Julen Ruiz Aizpuru, Juanan Pereira Varela eta Asier Sarasua Garmendia programatzaileek garaturiko kodea erabiliaz. Kode honetan oinarrituta egiten diren garapen eta hobekuntzak Mozilla Public License lizentziarekin publikatu dira, hartara beste programatzaileek garaturiko kodea tresna berriak garatzeko ahalbideratzen delarik.
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 655 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|









