| 2. eranskinaren azalpena | | |
|
|
|
| Dirulaguntzak 2009 - 2. eranskina | ||||||||||
| GipuzkoaKultura-k idatzia | ||||||||||
| Asteazkena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 19:02etan | ||||||||||
|
Hemen ere, Kultura eta Euskara Departamentuan 2009. urteko dirulaguntzak banatzerakoan jarraitu genituen irizpideetan, aldaketa txiki baina izugarrizko garrantzia duena ezarri genuen. Bigarrengo eranskin honetan, Kultura Departamentuko dirulaguntzetan lehenengo aldiz Creative Commons aipatu zen. Alegia, digitalizatuko ziren edukiak lizentzi libre batekin berbanatuko zirela. 2. puntuko 2. parrafoan hizki gorriz nabarmendu dugu.
Eduki fotografikoak eta grafikoak digitalizatu eta katalogatzeko proiektuetarako dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak.Oinarri hauen xedea da euskal historiari eta kulturari lotutako eduki fotografikoak eta grafikoak digitalizatu eta katalogatzeko proiektuetarako diru laguntzak eskuratu eta jasotzeko baldintzak arautzea. Proiektu horietan, eduki digitalak era librean Internet bidez eskuratzeko aukera eman behar zaie herritarrei. 2. Eremua. Diru laguntza hauen xedea da aipatutako proiektuak garatzeko erakunde eskatzaileak egindako gastuak konpentsatzea. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruan proiekturik sustatu eta egiten dituzten herri administrazioek edo izaera juridiko publikoa duten enpresek, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute. Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira:
3. Baldintzak. Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
4. Baztertzeak. Diru laguntza hauen esparruaz kanpo daude:
5. Diru laguntzak eman eta kuantifikatzeko irizpideak. 5.1. Zehaztapena. Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira: a) Eduki digitalen bildumen kalitatea, bai bolumenaz (irudi kopurua), bai gaiaren interesaz; 30 puntu bitarte. b) Digitalizatutako edukiak gizarteratzeko eta hedatzeko, eta eduki berriak eskuratzeko proiektuaren kalitatea; 30 puntu bitarte. c) Baldintza tekniko hauen 2. puntuan azaldutako esparruetara egokitzea (1 gutxienez, 2 gehienez); 10 puntu bitarte. d) Digitalizazioaren eta katalogazioaren kalitate teknikoa; 30 puntu bitarte. Irizpide horiek kasu bakoitzean aztertu eta balioztatuko ditu ebaluazio batzordeak. Proposamenean jasoko izango dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lortzen duten proiektuak. 5.2. Diru laguntza kalkulatzea. Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz argitalpena egiteko aurreikusitako gastuen %50 baino gehiagokoa izango, eta gehienez ere 15.000 euroko kopurua izango du. Diru laguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru laguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta. Ematen diren diru laguntzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eskatzaile bakoitzak Kultura eta Euskara Departamentuari eskatutako kopurua.
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 2523 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|
||||||||||







