| 5. eranskinaren azalpena | | |
|
|
|
| Dirulaguntzak 2009 - 5. eranskina | ||||||||||
| GipuzkoaKultura-k idatzia | ||||||||||
| Asteazkena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 19:03etan | ||||||||||
|
Eranskin honen irizpide nagusiak 3. eta 4.naren parekoak dira: Baliabide eta tresna teknologikoak garatzeko laguntzak. Aldatzen dena eremuan datza: "...kultura erakunde edo elkarte irabazteko asmorik gabekoek"
Hemen ere baldintzetan edukiekiko atzigarritasun legalaren gaiak azpimarratu genituen. Irizpide nabarmenenak hizki gorriz dituzue. Jarraian 5. eranskinaren testu osoa dijoakizue. Kulturaren eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzak ematea arautzen duten oinarriak.1. Xedea. Oinarri hauen xedea da kulturaren eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko egiten diren proiektuetarako xedatutako diru laguntzak eskuratu eta jasotzeko baldintzak arautzea. Proiektu horiek bermatu behar dute euskaraz sortutako eduki digitalak bai teknikoki, bai legez eskuratzeko aukera dutela erabiltzaileek eta herritarrek. 2. Eremua. Diru laguntza hauen xedea da euskaraz adierazitako kultura edukiei zabalkunde handiagoa emateko informazioaren teknologia berrien erabileran oinarritutako proiektuak garatzeko erakunde eskatzaileak egindako gastuak konpentsatzea. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruan proiekturik sustatu eta egiten dituzten kultura erakunde edo elkarte irabazteko asmorik gabekoek, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute, eta esparru hauetan proiektuak sustatzen badituzte: Euskara, musika, antzerkia, dantza, literatura, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, kultura tradizionala, gaur egungo gaiei buruzko jakintza eta gogoeta arloa, eta antzekoak, ondare historiko-artistiko, etnografiko, dokumental edo museistikoa, betiere Gipuzkoarentzat interesgarriak gertatzen diren heinean. Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira:
Oinarri hauen jarduera esparruak bere barne hartzen dituen proiektuak, osorik nahiz zatika, garatzen ahalko ditu elkarte eskatzaileak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren laguntza baliaturik. Salbuespen gisa, eta Kultura eta Euskara Departamentuak horrela erabakiko lukeelako, jaso dezakete laguntza Gipuzkoatik at dauden erakundeek, baldin eta haren jarduera neurri handi batean herrialde honetan gauzatzen bada edo Gipuzkoarentzat interesgarria gertatuz gero. 3. Baldintzak. Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
4. Baztertzeak. Diru laguntza hauen esparruaz kanpo daude:
5. Diru laguntzak eman eta kuantifikatzeko irizpideak. 5.1. Zehaztapena. Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira: a) Elkarte eskatzaileak bere baitan sortutako informazio eta edukiak edonoren esku jartzeko ahalegina, eta edukion interesa; 35 puntu bitarte. b) Orain arte sarean euskaraz trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saiatzea; 20 puntu bitarte. c) Baliabide teknologikoen ahalmenak (estandarrak, URL iraunkorrak, mikroformatuak, bilatzaileekiko adiskidetasuna, eta abar) taxuz erabiltzeko egindako ahalegina; 15 puntu bitarte. d) Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurtatzeko jarritako bitarteko egokiak; 20 puntu bitarte. e) Forma edo diseinu aldetik landua izatea, argia eta erabilerraza; 5 puntu bitarte. f) WAI (Web Accesibility Initiative) arauekiko adostasun maila; 5 puntu bitarte. Irizpide horiek kasu bakoitzean aztertu eta balioztatuko ditu ebaluazio batzordeak. Proposamenean jasoko izango dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lortzen duten proiektuak. 5.2. Diru laguntza kalkulatzea. Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz argitalpena egiteko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, eta gehienez ere 15.000 euroko kopurua izango du. Diru laguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru laguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta. Ematen diren diru laguntzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eskatzaile bakoitzak Kultura eta Euskara Departamentuari eskatutako kopurua.
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 2316 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|
||||||||||








