| Meta. Gipuzkoako Foru Aldundiko OAI-PMH Repositorio Digitala | | |
|
|
|
OAI-PMH repositorioa: meta.gipuzkoakultura.netGipuzkoa 2.0 eta kulturarekiko sarbideaGipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuaren Gipuzkoa 2.0 programak helburu du Gipuzkoako herritarren artean kulturaren kontsumo aktiboa sustatzea teknologia digital berrien eta interneten laguntzarekin eta horiek eragin dituzten aldaketekin, indar berezia jarriz euskal kulturari eta euskarari dagokionez.Helburu horretara gerturatzeko, eta beste ekimen batzuen artean, eduki digitaletarako eta digitalizatuetarako bidea erraztea bultzatu nahi da. Artxibategietako, liburutegietako edo ondareko edukiei begira, helburua da bertara sarbidea erraztea, dela herritarrei eduki horiek zuzenean helarazita (berariaz diseinaturiko web guneen bidez, esaterako), dela zeharka, eduki horiek beste batzuen produktu jakin batzuen barruan sartuta (web guneak, aplikazio informatikoak, liburuak eta abar), betiere herritarrengan oihartzuna izate aldera. OAI, "Artxibo Irekiak"Lehentasunezkoa da Departamenduaren kudeaketaren peko edukiak eskaintza, bide batez zerbitzu bokazio hori erakutsiz. Horretarako, kontuak argitzeko neurriak hartu dira edukien legezko egoerari dagokionez (egile eskubideak, berrargitaratzeko baldintzak). Orobat, urratsak eman dira katalogazio prozesuak egokitzeko, edukiei buruzko metadatuek bilaketen bidezko irisgarritasuna hobetu dezaten. Departamentuaren eduki digitaletarako irisgarritasuna bermatze aldera, hartu diren erabakiek eta eman diren urratsek isla informatiko bat izan behar dute, hartara edukiak erraz egon daitezen eskura Interneten bidez. Horretarako, bultzatzen da estandarrak erabiltzea maila guztietan (edukien kodifikazioa, metadatuen kodifikazioa, komunikazio eta trukatze protokoloak). Saihestezina da, beraz, OAI-PMH gordeleku bat argitaratzea. OAI-PMH protokoloa, metadatuen bidezko informazioa erraz trukatzeko modu idealaren isla tekniko bat da. Alderdi teknikoak dokumentazioan daude definituta, eta Interneten dauden beste baliabide batzuetan modu eskuragarriagoan aurkezten dira (tutoretza moduan, esaterako, edo aurkezpen moduan). Ahaleginaren helburu zuzena ez da, hainbeste, edukiak modu erakargarrian aurkeztea erabiltzaileei, baizik eta:
Azpimarratu egin behar da OAI gordelekuek metadatuak erabiltzen dituztela, eta ez metadatuen objektuak, ezta digitalak direnean ere. Metadatuek, hori bai, edukiak erreferentziatzen dituzte. Gipuzkoa 2.0 proiektuak sustatzen duen testuinguru ireki batean, erreferentzia horiek aski dira zuzenean eduki digitaletara iristeko, horiek online eskuragarri bihurtzen baitira bildumak Internetera migratu ahala. Gordelekua eta bere online bilduma digitala, elkarrekin hartuta, oinarri dokumentala ere badira beste baliabide batzuen bidez interesa piztu duten gaietan sakontzeko. http://meta.gipuzkoakultura.net repositorioa
Metadatuak egokitzeaGordelekuan barrena dabiltzan metadatuen fluxuak bildumetako kudeaketako barne aplikazioetatik gauzatzen dira OIA gordelekura; horitik, kanpoko beste OAI gordelekuetara joaten dira; eta, azkenik, beste web gune batzuetara edo aplikazioetara joaten dira, erabiltzaileak eskura izan ditzan. Fluxu hori dela eta, OAI-PMH gordeleku bat abian jartzeko, hasieratik zenbait aplikazio eta formatutan kudeatzen ziren katalogoak XML (Dublin Core, esterako) dialektoetara itzuli behar izan dira. Liburutegiaren kasuan, esaterako, urratsa ("cross-walk") katalogoan dauden MARC21 datuetatik abiatuta egiten da. Sistemetatik, bildumetatik eta tradizioetatik datozen metadatuak kodifikatzeko dialektoak sartzea lan zaila da, baina aberasgarria ere elkarlanean, izendatzaile komunak bilatzen baitira, hartara Internetek sustatzen dituen sarrera eta bilaketa modu berrien eskaerari aurre egiteko. Plataforma tekniko irekia: DSpaceGordelekuaren inplementazioari dagokionez, eta gure inguruko aitzindariekin kontsultatu ondoren, DSpace plataforman garatu da. DSpace kode libreko proiektua da, MITek hasia, eta babes handia jaso du komunitate digitalaren aldetik. Erabaki horrekin, proiektuak oinarri teknologiko sendoak ditu, eta trukaketaren nazioarteko komunitatean sartzen da. Jabetzako eta hornitzaile bakarreko konponbideak saihesten ditu, hartara mantenua, garapena eta sistemaren pertsonalizazioa mugatu gabe. Edukien migrazio progresiboaKoldo Mitxelena Liburutegiko eduki digitalen gordelekuaren lehen fasea abiarazita, metadatuak egokitzeko prozesuari ekin zaio, eta 2010ean eta 2011n gordelekuan dauden bildumak gehiago izango dira, eta denboran aurrera egin ahala, Departamentuaren bilduma digital guztiak egongo dira. Leku bat euskal eta nazioarteko kulturaren ekosisteman: gure ingurua federatzeaGure gertuko inguruan, Euskomedia, Hedatuzen bidez, eta Sancho el Sabio Fundazioa, Euskal Memoria Digitalaren bidez, aitzindariak izan dira OAI-PMH erabiltzen. Kultura Departamentuak hasiberria den horretan lan egin nahi du, eta ekimen horrekin bat egin, euskal bilduma digitalak gertuagotik saretzeko. Herri txiki batean, lanak eta bildumak elkartzea bide bakarra da gure jardueren eskalaren txikitasunak dituen eragin kaltegarriak arintzeko. Dei egiten diegu beste agente batzuei ere ekimen horrekin bat egin dezaten. Gure Kultura munduan integratzea eta jakitera emateaGure lehenengo pentsamenduan gertukoen lankide izatea den bezala, ezin dugu alde batera utzi sarrera librearen nazioarteko komunitate zabalean parte hartzeko aukera. Gordeleku irekien abantailetako bat da horixe da, nazioartean berehala dagoela eskuragarri, eta, horrela, Gipuzkoako eduki digitala modu eraginkorragoan sartzen da kultura ondare unibertsalean. Gordelekua abian jarrita eta bertako bildumak gero eta gehiago direnez, Hispana edota Europeana Europako liburutegi digitala bezalako ekimenetan parte hartzeko aukera dugu. Ezin da irudikatu ere egin euskal kulturarik eta euskararik gabeko Europako liburutegi bat, eta gure eskuetan dago Europako herritarrei eta munduari gure kultura eta hizkuntza aberastasuna eskaintzea.
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 1000 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|







