| 1. eranskinaren azalpena | | |
|
|
|
| Dirulaguntzak 2010 - 1. eranskina | ||||||||||
| GipuzkoaKultura-k idatzia | ||||||||||
| Asteazkena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 09:59etan | ||||||||||
|
Eranskin hau 2009. urteko 1. eranskinaren parekoa da, eranskinaren irizpideetan Kultura Departamentuko teknikariok ez dugu aldaketarik sartu.
Jarraian 1. eranskinaren testu osoa dijoakizue. Azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzeko, pertsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteei diru laguntzak ematea arautzen duten berariazko oinarriak.1. Xedea. Berariazko oinarri hauen xedea hauxe da: Gipuzkoarentzat interesa duten kultur gaiei buruzko azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzeko diru laguntzak emateko baldintzak arautzea, argitalpenen euskarria liburua, diskoa edo jendaurrean zabaltzeko aukera ematen duen beste edozein izanda, pertsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteek sustatuak diren neurrian.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan egoitza duten pertsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek, deialdiari dagokion ekitaldian azterketak, lan monografikoak edo gisa horretako lanak editatu edo argitaratzeko asmoa dutenek, argitalpenen euskarria liburua, diskoa edo jendaurrean zabaltzeko aukera ematen duen beste edozein izanda, eta beti ere oinarriotan adierazitako baldintzen arabera.
Salbuespen gisa, jaso dezakete laguntza Gipuzkoatik at dauden pertsona fisiko zein elkarteek, Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko Zuzendaritza Nagusiari proposatu zaion lana Gipuzkoarentzat interesgarria dela iruditzen bazaio.
Laguntza hauen arloko proiektuak eskatzailearen bitartekoekin gauzatuko dira osorik edo zati batean edo hirugarren pertsona edo entitateen laguntzarekin ere gauza daitezke.
Diru laguntza hauetaz kanpo daude ondorengo ezaugarrietakoren bat duten edizioak, zernahi gisakoa dela ere editatzeko hautatutako era edo euskarria:
Aurreko irizpideak kontuan hartuta, puntuen %70 edo gehiago lortzen duten proiektuek bakarrik proposatuko ditu epaimahaiak. (100 puntutik =70 eta, 70 puntutik =49).
Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz argitalpena egiteko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, ezta 8.000 euroko kopurua gaindituko ere.
Diru laguntza 10. oinarri arautzaile orokorrak dioen eran ordainduko da, amaierako dokumentazioa deialdiaren urteko abenduak 15a baino lehen aurkeztu ondorenean.
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 2346 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|
||||||||||







