gure gipuzkoa

Twitter

2. eranskinaren azalpena Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Dirulaguntzak 2010 - 2. eranskina
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Asteazkena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 19:05etan

Eranskin honen xede nagusia, kultura eta euskarazko edukietara atzigarritasuna erraztuko duten garapen, tresna eta baliabide teknologikoak laguntzea da. Webguneen hosting, diseinua edo/eta Web2.0 filosofiara atxikitzen diren baliabideen loturak webguneetan txertatzea EZ ziren kontuan hartu.

Edukiekiko elkarreragin­tza eta sarbidea errazten duten zerbi­tzuak edo tresnak

Onuradunak: Beren egoi­tza soziala Gipuzkoan duten per­tsona juridiko eta fisikoek.
Lagundutako proiektuak:

11

Oharrak: Software aplikazio edo produktuen kasuan, baimen libre baten bitartez ipini behar ziren jendearen eskura.

Eranskinaren ildo nagusiak hizki gorriz nabarmendu ditugu.

Jarraian 2. eranskinaren testu osoa dijoakizue.


 


Edukiekiko elkarreragin­tza eta sarbidea errazten duten zerbi­tzuak edo tresnak gara­tzeko proiektuetarako diru lagun­tzak ematea arau­tzen duten berariazko oinarriak.

1. Xedea.

Oinarri hauen xedea da euskal kulturarekiko elkarreragin­tza eta sarbidea, edo euskararen erabilera bizi­tza digitalaren esparru berri edo ez-tradizionaletan (sare sozialak, bideo-jokoak, aplikazio mugikorrak, eta abar) errazten duten zerbi­tzu eta aplikazio proiektuetarako diru lagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea. Proiektu horietan gara­tzen diren zerbi­tzuak eta tresnak era librean eskura­tzeko aukera bermatu behar da.


2. Eremua.


Diru lagun­tza hauek aurreko oinarrian azaldutako xedeetara egoki­tzen diren proiektuetan egindako gastuak konpen­tsa­tzeko dira, hain justu, beren egoi­tza soziala edota zerga helbidea Gipuzkoan duten per­tsona juridiko eta fisikoek sustatu eta bul­tza­tutako proiektuak direnean.

Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira:
  • Internet bidez hedatutako euskarazko edukiak eran­tsi edo truka­tzeko bidea errazten duten zerbi­tzuak sor­tzea.
  • API (Application Programming Interface) publiko eta irekiak gara­tzea, katalogoko edo artxi­boko fun­tsak eskuratu, partekatu eta birnahasteko bidea errazteko.
  • Telefono mugikorraren ingurunerako aplikazioak edo/eta jokoak gara­tzea, 1. oinarrian ezarritako helburuen araberakoak.
  • Sare sozialen erabil­tzaile euskaldunek erabil­tzeko aplikazioak, garapenak edo tresnak sor­tzea.
Oinarri hauen jarduera esparruak bere barne har­tzen dituen proiektuak, osorik nahiz zatika, gara­tzen ahalko ditu eska­tzaileak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren lagun­tza baliaturik.

Salbuespen gisa, eta Kultura eta Euskara Departamentuak horrela erabakiko lukeelako, jaso dezakete lagun­tza Gipuz­koatik at dauden per­tsona edo entitateek, baldin eta beren jarduera neurri handi batean Gipuzkoan gauza­tzen bada edo Gipuzkoaren­tzat interesgarria gertatuz gero.

3. Baldin­tzak.

Lagun­tza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldin­tza hauek bete beharko dituzte:
  • Proiektuaren edukiak eta zerbi­tzuen nahiz tresnen erabil­tzaile-interfazea osorik euskaraz egon behar dira ­gutxienik.
  • Garatutako zerbi­tzuak eta tresnak bai legez, bai teknikoki, libreki eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, eska­tzaileak eduki horien gaineko eskubidearen jabe izan behar du, hirugarrengoek libreki eskuratu eta erabili ahal izan ditza­ten.
  • Internet bidez zabaldutako proiektuen kasuan, etengabe egunera­tzeko plangin­tza zeha­tza eduki beharko dute.
  • Software aplikazio edo produktuen kasuan, baimen libre baten bitartez ipini behar dira jendearen eskura.
  • Garapenerako sarbide puntuaren helbidea, baloratu beharreko dokumentazio teknikoan agertuko da Gipuzkoa 2.0 programaren baitan diruz lagundutako garapenen zerrenda publikoan eran­tsia izan dadin.

4. Bazter­tzeak.

Diru lagun­tza hauen esparruaz kanpo daude:
  • Izaera komer­tzialeko proiektuak, produktu edo zerbi­tzu jakin bat saldu edo susta­tzeko helburu nagusia dutenak, alegia.
  • Zerbi­tzu profesionalak eskaini edo susta­tzeko xedea duten webgune per­tso­nal nahiz taldekoak.
  • Eduki batez ere politiko, sindikal edo erlijiosoa duten proiektuak.
  • Edozein era edo mailatako irakaskun­tza erakundeei lotutako proiektuak.
  • Eduki iraingarria edota per­tso­nen eskubideen aurkakoa duten proiektuak.
  • Edukietara libreki sar­tzeko edonolako mugakizuna jar­tzen duten proiektuak edo zerbi­tzuaren trukean ordainketa eska­tzen dutenak.

5. Diru lagun­tzak eman eta kuantifika­tzeko irizpideak.


5.1. Zehaztapena.
Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:
  • Proposatutako proiektuaren interes soziala, Gipuzkoan aurreikusitako entzu­leak edo eragina; 30 puntu bitarte.
  • Orain arte trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saia­tzea; 20 puntu bitarte.
  • Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurta­tzeko jarritako bitarteko egokiak; 15 puntu bitarte.
  • Produktuaren garapen teknologikoa, diseinua, argitasuna, erabilerraztasuna edo kalitatea; 35 puntu bitarte.
Diru lagun­tzak emateko proposamenean jasoko dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lor­tzen duten proiektuak.

5.2. Diru lagun­tza kalkula­tzea.

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da inoiz proiektua gauza­tzeko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, ezta ere 15.000 euroko kopurua gaindituko.

Diru lagun­tza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak mul­tzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru lagun­tza bakoi­tza propor­tzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

Ematen diren diru lagun­tzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eska­tzaile bakoi­tzak Kultura eta Euskara Departamentuari eskatutako kopurua.

6. Onuradunaren betebeharrak.

9. oinarri orokorrean ezarritakoaz gain, lagun­tzen ebazpenean adieraziko diren irizpideen arabera proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren lagun­tza jaso duela adieraztea, aldundiaren logotipo eta marka eta guzti.
Jarraipena(0)
iritziak (0)Add Comment

Iritzia idatzi

security code
Idatzi goiko karaktereak


busy