gure gipuzkoa

Twitter

Gipuzkoa 2.0ren baitan garatutako ekimenak Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta

1 GureGipuzkoa.

GureGipuzkoa.net antzinako eta gaur egungo Gipuzkoako ondare grafikoa sustatzea, partekatzea eta bultzatzea du helburu nagusitzat. Erabiltzaileei Gipuzkoako Foru Aldundiaren edukiekiko atzigarritasuna eskaintzearekin batera, erabiltzaileei, izan norbanakoa, Udala edo enpresa, beraien edukiak lizentzia libreak erabiliz erabiltzaile komunitatearekin partekatzeko aukera ematen die.

GureGipuzkoako edukiak kanpo ingurune batean erakutsi edo/eta erabiltzeko, APIaren dokumentazioa jarraitu dezakezu.

Gehiago irakurri.

Igo

2 GipuzkoSfera

GipuzkoSfera.net (test bertsioa), tokian tokiko informazio kultural kontestuala uneoro eskuratzeko proiektua da. Baseliza bat ikuskatzen ari bagara berari buruzko informazioa denbora errealean atzitzeko baliabide eta tresnak martxan jartzea du xede nagusia. Froga moduan GureZarautz.net atariaren inguruan garatzen ari diren tresnak dira lehenengo aplikazio praktikoa.

Gehiago irakurri.

Igo

3 Euskararen Zerbitzu Plataforma

Euskararen Zerbitzu Plataforma GipuzkoaMatic ekimenaren barnean garatu diren euskararen hizkuntza teknologiak dira. Beraz, ez da I+G proiektu bat, euskararen erabilera errazteko balioko duten tresna plataforma bat baizik. Erabiltzeko tresnak azken erabiltzailearentzat, blogari edo webmasterrentzat eskuragarri daude, ezer erosi gabe, lizentziarik hartu gabe, ezta programarik deskargatu gabe ere.

Euskararen Zerbitzu Plataformak lau tresna hartzen ditu bere baitan:

Igo

4 GipuzkoaMatic

GipuzkoaMatic, Gipuzkoako Foru Aldundiko Departamentuek garatu dituzten zerbitzu digitalen bilgunea da. Hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzu digitalen eremuan 2011ko udaberrian hainbat ekimen martxan ditu:

Igo

5 Liburutegia 2.0

Liburutegia 2.0k bi ardatz nagusi ditu. Alde batetik, autore-eskubide gabeko euskarazko literaturarentzat erreferentzia izatea. Bestetik, Koldo Mitxelenaren liburutegia erabiltzen duten guztien esperientzia honako hauei esker aberastea: katalogoaren APIa eskuratuz, bilduma digitala lehenestea (euskara bilduma, batez ere), eta Web 2.0ko elementuak gehitzea.

Gehiago irakurri.

Igo

6 Meta

Meta izenarekin bataiatu dugun zerbitzu hau, Kultura eta Euskara Departamentuak kudeatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiko funtsa digitalen sarrera irekiko repositorioa da. Tresna honekin beraien edukiak eskuragarri jarri nahi dituzten Gipuzkoako agente kulturalen eta Europeanaren arteko zubia izan nahi dugu.

Metarekin metadatu kulturalen elkartrukerako OAI-PMH protokoloaren bitartez eskuragarri diren funtsen kopurua etengabe gehitzen goazela aurkituko duzu.

Gehiago irakurri.

Igo