| 1. eranskinaren azalpena | | |
|
|
|
| Dirulaguntzak 2009 - 1. eranskina | ||||||||||
| GipuzkoaKultura-k idatzia | ||||||||||
| Asteazkena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 18:57etan | ||||||||||
|
Kultura eta Euskara Departamentuan 2009. urteko dirulaguntzak banatzerakoan jarraitu genituen irizpideetan, aldaketa txiki baina izugarrizko garrantzia duena ezarri genuen. Lehenengo eranskin honetan, etxean laburbiltzeko "Monografiak" deitzen dioguna, 6. puntuko 3. parrafoan berrikuntza adierazgarri batekin zetorren: Lan monografikoa publikatu eta 12 hilabeteko epean, edukiak berrerabiltzeko baimena Gipuzkoako Foru Aldundiari, berak erabakitzen duen bezala, ematea.
Azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzeko diru laguntzak ematea arautzen duten oinarriak.1. Xedea. Oinarri hauen xedea da kultur gaiei buruzko azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzeko diru laguntzak emateko baldintzak arautzea, argitalpenen euskarria liburua, diskoa edo jendaurrean zabaltzeko aukera ematen duen beste edozein izanda, Gipuzkoarentzat interesa izango dutena eta pertsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteek sustatuak. 2. Onuradunak. Gipuzkoako Lurralde Historikoan egoitza duten pertsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteek jaso ahal izango dituzte diru laguntza hauek, aurtengo ekitaldian azterketak, lan monografikoak edo gisa horretako lanak editatu edo argitaratzeko asmoa dutenek, argitalpenen euskarria liburua, diskoa edo jendaurrean zabaltzeko aukera ematen duen beste edozein izanda, eta beti ere oinarriotan adierazitako baldintzen arabera. Salbuespen gisa, jaso dezakete laguntza Gipuzkoatik at dauden erakundeek, Kultura eta Euskara Departamentuari proposatu zaion lana Gipuzkoarentzat interesgarria dela iruditzen bazaio. Laguntza hauen arloko proiektuak eskatzailearen bitartekoekin gauzatuko dira osorik edo zati batean edo hirugarren pertsona edo entitateen laguntzarekin. 3. Baztertzeak. Diru laguntza hauetaz kanpo daude ondorengo ezaugarrietakoren bat duten edizioak, zernahi gisakoa dela ere editatzeko hautatutako era edo euskarria: a) Ikasliburuak, hezkuntza maila edozein delarik ere (lehen hezkuntza, bigarrena, batxilergoa edo unibertsitatea). b) Literatur sorkuntzako lanak (narrazioa, poesia, antzerkia). c) Musika sorkuntza berria. d) Erakunde publikoak edo haiek finantzatutako edizioak. e) Banketxe edo aurrezki kutxek argitaratutakoak. f) Liburu-klubek eta antzekoek beren bazkideentzako soilik argitaratu dituztenak. g) Entziklopediak eta hiztegiak. h) Gipuzkoako Foru Aldundiaren bestelako laguntza deietan egokipen hobea izan dezaketen argitalpenak. i) Merkataritza helburua izan dezaketen edizioak. 4. Ebaluazioa eta laguntzak ematea. Diru laguntza emateko eta zenbatekoa erabakitzeko alderdi hauek baloratuko dira: a) Egileak edo editoreak argitaratzekoa den obraren jarduera esparruan aurrez erakutsitako curriculuma, bidea, jarraitasuna eta dedikazioa. 10 puntu bitarte. b) Lanaren kalitatea eta gaiaren zehaztasuna kultura, zientzia eta historiaren aldetik. 30 puntu bitarte. c) Proposatzen den lanaren interes kulturala, gizarte proiekzioa eta Gipuzkoaren kultur garapenerako interesa. 30 puntu bitarte. d) Euskararen sustapenaren edo erabilera zuzenaren ikuspuntutik duen interesa. 30 puntu bitarte. Aurreko irizpideak kontuan hartuta, 70 puntu edo gehiago lortzen duten proiektuek bakarrik proposatuko ditu epaimahaiak. 5. Laguntzen zenbatekoa eta ordaintzea. Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz argitalpena egiteko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, eta gehienez ere 8.000 euroko kopurua izango du. Diru laguntza oinarri orokorretan xedatutako epeetan eta eran ordaindua izango da. 6. Onuradunaren betebeharrak. Akordio honen 9.oinarri orokorrean azaldutakoez gain, honako hauek dira onuradunaren betebeharrak:
|
||||||||||






