| 3. eranskinaren azalpena | | |
|
|
|
| Dirulaguntzak 2009 - 3. eranskina | ||||||||||
| GipuzkoaKultura-k idatzia | ||||||||||
| Asteazkena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 19:02etan | ||||||||||
|
Ez, eranskin hau ez zen gure webgunearen diseinua aldatzeko balioko zuen dirulaguntza bat: gure webgunean gordetzen ditugun edukiekiko (testuak, partiturak, argazkiak, postak...) atzigarritasun teknikoa bermatuko duten tresna teknologikoak garatzeko baizik. API publikoen aipamena 2. puntuan horregatik espreski sartu genuen.
Baldintzetan bi irizpide nabarmentzen genituen: "...Garatutako zerbitzuak eta tresnak bai legez, bai teknikoki eskuragarriak direla bermatu behar da" eta bestetik "...Software aplikazio edo produktuen kasuan, baimen libre baten bitartez ipini behar dira jendearen eskura." Aurrenekoan, aipatu gabe baina inplizituki Creative Commons baimenetaz ari gara. Bigarrengoan aldiz, GPL edo baliokidea izango den lizentzia batetaz. Orokorrean eskaera gehienak eskaturiko irizpideak bete zituzten. Konfusioa sortu zuen beste gai bat nor aurkeztea zezaken egon zen: "Pertsona juridikoa" den edonor, talde bat, programatzaile freelance bat... aurkeztea zuen. Euskararen erabilera edo kultura onurako edukiak hedatzeko bidea errazten duten zerbitzuak edo tresnak garatzeko proiektuetarako diru laguntzak ematea arautzen duten oinarriak.Oinarri hauen xedea da euskal kulturarekiko elkarreragintza eta sarbidea, edo euskararen erabilera bizitza digitalaren esparru berri edo ez-tradizionaletan (sare sozialak, bideo-jokoak, aplikazio mugikorrak, eta abar) errazten duten zerbitzu, webgune edo aplikazioen proiektuetarako diru laguntzak eskuratu eta jasotzeko baldintzak arautzea. Proiektu horietan garatzen diren zerbitzuak eta tresnak era librean eskuratzeko aukera bermatu behar zaie erabiltzaileei herritarrei. 2. Eremua. Diru laguntza hauen asmoa da aurreko puntuan azaldutako xedeetara egokitzen diren proiektuetan erakunde eskatzaileak egindako gastuak konpentsatzea. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruan proiekturik sustatu eta egiten dituzten pertsona juridikoek, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute. Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira:
Oinarri hauen jarduera esparruak bere barne hartzen dituen proiektuak, osorik nahiz zatika, garatzen ahalko ditu elkarte eskatzaileak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren laguntza baliaturik. 3. Baldintzak.Salbuespen gisa, eta Kultura eta Euskara Departamentuak horrela erabakiko lukeelako, jaso dezakete laguntza Gipuzkoatik at dauden erakundeek, baldin eta haren jarduera neurri handi batean herrialde honetan gauzatzen bada edo Gipuzkoarentzat interesgarria gertatuz gero. Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
4. Baztertzeak. Diru laguntza hauen esparruaz kanpo daude:
5. Diru laguntzak eman eta kuantifikatzeko irizpideak. 5.1. Zehaztapena. Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:
Irizpide horiek kasu bakoitzean aztertu eta balioztatuko ditu ebaluazio batzordeak. Proposamenean jasoko izango dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lortzen duten proiektuak. 5.2. Diru laguntza kalkulatzea. Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz argitalpena egiteko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, eta gehienez ere 15.000 euroko kopurua izango du. Diru laguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru laguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta. Ematen diren diru laguntzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eskatzaile bakoitzak Kultura eta Euskara Departamentuari eskatutako kopurua. |
||||||||||






