| 4. eranskinaren azalpena | | |
|
|
|
| Dirulaguntzak 2009 - 4. eranskina | ||||||||||
| GipuzkoaKultura-k idatzia | ||||||||||
| Asteazkena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 19:03etan | ||||||||||
|
Irizpideek argi esaten zuten: Enpresentzat eta euskaraz soilik dauden ekimenak laguntzeko eranskina. Argi zegoelakoan geunden, baina hemen ere eskatzaileak nahastu egin ziren eta eranskin honetako baldintzekin bat ez zetozen makina bat proiektu beste eranskinetara mugitu behar izan genituen. Bestela, agerikoa da 3. eranskinaren kopia bat zela.
Jarraian 4. eranskinaren testu osoa dijoakizue. Edukiak euskaraz soilik informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzak ematea arautzen duten oinarriak. 1. Xedea.
Oinarri hauen xedea da edukiak euskaraz soilik informazio teknologien bidez hedatzeko egiten diren proiektuetarako xedatutako diru laguntzak eskuratu eta jasotzeko baldintzak arautzea. Proiektu horiek bermatu behar dute euskaraz sortutako eduki digitalak bai teknikoki, bai legez eskuratzeko aukera dutela erabiltzaileek eta herritarrek. 2. Eremua. Diru laguntza hauen xedea da euskaraz adierazitako edukiei zabalkunde handiagoa emateko informazioaren teknologia berrien erabileran oinarritutako proiektuak garatzeko erakunde eskatzaileak egindako gastuak konpentsatzea. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruan proiekturik sustatu eta egiten dituzten enpresek, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute. Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira:
Oinarri hauen jarduera esparruak bere barne hartzen dituen proiektuak, osorik nahiz zatika, garatzen ahalko ditu elkarte eskatzaileak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren laguntza baliaturik.
Salbuespen gisa, eta Kultura eta Euskara Departamentuak horrela erabakiko lukeelako, jaso dezakete laguntza Gipuzkoatik at dauden erakundeek, baldin eta haren jarduera neurri handi batean herrialde honetan gauzatzen bada edo Gipuzkoarentzat interesgarria gertatuz gero. 3. Baldintzak. Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
4. Baztertzeak. Diru laguntza hauen esparruaz kanpo daude:
5. Diru laguntzak eman eta kuantifikatzeko irizpideak. 5.1. Zehaztapena. Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira: a) Erakunde eskatzaileak sortzen dituen informazioen eta edukien zabalkunde proiektuaren kalitatea; erabiltzaileen partaidetza bideak antolatzea eta era aktiboan kudeatzea baloratuko da; 30 puntu bitarte. b) Orain arte sarean euskaraz trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saiatzea; 30 puntu bitarte. c) Baliabide teknologikoen ahalmenak (estandarrak, URL iraunkorrak, mikroformatuak, bilatzaileekiko adiskidetasuna, eta abar) taxuz erabiltzeko egindako ahalegina; 15 puntu bitarte. d) Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurtatzeko jarritako bitarteko egokiak; 15 puntu bitarte. e) Forma edo diseinu aldetik landua izatea, argia eta erabilerraza; 5 puntu bitarte. f) WAI (Web Accesibility Initiative) arauekiko adostasun maila; 5 puntu bitarte. Irizpide horiek kasu bakoitzean aztertu eta balioztatuko ditu ebaluazio batzordeak. Proposamenean jasoko izango dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lortzen duten proiektuak. 5.2. Diru laguntza kalkulatzea. Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz argitalpena egiteko aurreikusitako gastuen %50 baino gehiagokoa izango, eta gehienez ere 25.000 euroko kopurua izango du. Diru laguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru laguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta. Ematen diren diru laguntzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eskatzaile bakoitzak Kultura eta Euskara Departamentuari eskatutako kopurua. |
||||||||||






