gure gipuzkoa

Twitter

Azalpen orokorra Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Dirulaguntzak 2010 - Denetarik
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Asteazkena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 18:21etan

GFAko Kultura eta Euskara Departamentuak 2010ko uztailaren 1ean Gipuzkoa 2.0 izenburupeko dirulaguntzak GAOko 123. zenbakian publikatu zituen (.html.pdf).

Urte horretako dirulaguntzak lau eranskinetan zehaztu zirelarik, eranskin bakoitzean klikatuaz beraien inguruko informazio osagarria eta berauk definitzeko garaian Kultura eta Euskara Departamentuko teknikariok jarraitu genituen irizpideak azaltzen dira.

2009. urteko dehialdiarekin alderatuta eranskin bat gutxiago atera genuen, udalen edukiak digitalizatu eta katalogatzeko 2. eranskina, alegia.

1.eranskina Azterketak, lan monografikoak eta antze­koak editatu edo argitaratzeko, per­tsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteei
dirulagun­tzak.
2.eranskina Edukiekiko elkarreragin­tza eta sarbidea errazten duten zerbi­tzuak edo tresnak gara­tzeko proiektuetarako dirulagun­tzak.
3.eranskina Edukiak informazio teknologien bidez euskara ­hutsean heda­tzeko enpresen­tzako dirulagun­tzak.
4.eranskina Irabazi asmorik gabeko erakundeen kultur eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez heda­tzeko proiektuetarako diru lagun­tzak