|
Atal honetan Gipuzkoa 2.0 ekimenak bere barnean hartzen dituen dirulaguntzen inguruan interesatu orok egindako galderak luzatzen dizkizuegu. Emandako erantzunak jasotako hizkuntzan jartzen ditugu:
-
"Bizkaian (durangaldean) egoitza duen elkarte bat gara, eta urte honetan argazki zaharren digitalizazio proiektu batean sartu egin gara. Digitalizazio proiektu honek euskal kulturaren barruko interesa dauka eta hori dala eta gustatuko litzaidake jakitea ia zuen Gipuzkoa 2.0 programa barruan sarrera daukan."
-
Erantzuna: Kaixo, oinarriek diotenaren arabera, "Salbuespen gisa, jaso dezakete laguntza Gipuzkoatik at dauden erakundeek, Kultura eta Euskara Departamentuari proposatu zaion lana Gipuzkoarentzat interesgarria dela iruditzen bazaio." Bestalde, digitalizaziorako dirulaguntzak udaletxeentzako dira soilik. Gure proposamena: ez dago erraz baina, aurkeztu zuen proiektua dirulaguntzen 5. eranskinera (elkarteena) eta oinarrietara ahalik eta egokien moldatuta, aukera gehiago izango dituzue."
-
"Elhuyar fundaziotik idazten dizuet. Gipuzkoa 2.0 deialdian bi proiektu aurkeztu nahi ditugu, gure ustez deialdirako egokiak direnak. Hala ere, zalantza dugu benetan egokiak diren batetik, eta zein ataletan aurkeztu behar ditugun, bestetik. Bi proiektuak aukezten dizkizuet labur (informazio gehiago nahi izanez gero, bidaliko dizuet): - Euskararen inguruko baliabideak eta tresnak erabiltzailearen eskura jartzen dituen web gunea: bertan, erabiltzailearen eskura jartzen dira hizkuntzaren erabilerarako beharrezkoak dituen hainbait baliabide: hiztegi-kontsulta eleanitzak, informatikako aplikazioetan euskara integratzeko erremintak (pluginak,...), corpus espezializatuei sarbidea,... - Zientziaren inguruko eduki anitz, euskarri desberdinetan, eta gai anitzetakoa, erabiltzailearen esku, doan, jartzen duen plataforma: bertan, zientzian interesa duenak mota askotako edukia topatuko du, bai testu bidezkoa, bai bideoak, soinu artxiboak eta abar. Esan bezala, batetik, zuekin ziurtatu nahiko genuke proiektuak deialdirako egokiak direla, eta, bestetik, zein ataletan aurkeztu behar ditugun ere galdetu nahiko genizueke: zalantza dugu laugarren eta bostgarren atalen artean."
- Erantzuna: Kaixo, lehen proiektua 3. eranskinean kokatu daiteke "hizkuntzaren erabilerarako beharrezkoak dituen hainbait baliabide: hiztegi-kontsulta eleanitzak, informatikako aplikazioetan euskara integratzeko erremintak (pluginak,...), corpus espezializatuei sarbidea,..." erraminten garapenari dagokionean baina, web gune honen garapena, 5. eranskinetik sartu behar duzue, jasotzailearen arabera, izan ere, fundazioak elkarteak bai dira. Bigarren proiektua ere 5. eranskinetik.
-
"Estoy preparando él dosier de dos de mis trabajos de investigación para concursar en las subvenciones a la edición o publicación de trabajos monográficos sobre temas culturales de interés para Gipuzkoa. He estado leyendo la valoración para la concesión de la subvención y en el punto d) señala: d) Interés de la obra en cuanto a la promoción y el buen uso del euskera. Hasta 30 puntos. Los dos trabajos monográficos están escritos en castellano, los temas evidentemente son investigaciones realizadas en Gipuzkoa. en este caso tengo que restar los 30 puntos, si bien se contempla que hay que tener un mínimo de 70, pero necesito confirmación de este punto ya que es importante conocerlo cara a mis expectativas."
-
Respuesta: En efecto, la puntuación es correcta. Por otro lado, los trabajos siempre se crean en una sola lengua. Otra cuestión es, en qué lengua o lenguas se publica. Creo que radica en este punto la solución a tu problema. Sin más, recibe un saludo.
-
"En el apartado donde nos señalan b) La calidad del trabajo y el rigor cultural, científico, histórico del mismo. Hasta 30 puntos. Esta evaluación de calidad y rigor cultural, científico, histórico la tenemos que realizar los propios autores del trabajo o hay que pedir a evaluadores externos que nos emitan una certificación?."
- Respuesta: La calidad del trabajo y el rigor cultural, científico, histórico de los trabajos es valorado por los técnicos responsables de cada área del departamento de Cultura y Euskara. Sin más, recibe un saludo.
-
"Me gustaría saber, si nos lo podeis indicar, si nuestra pag. www.elkarrekin.net/kaldereroak-gros cumple los requisitos necesarios para poder solicitar una subvención de GipuzkoaKultura."
- Respuesta: Vuestro proyecto en principio si cumple los requisitos de difusión de la cultura y la tradición. Gero arte.
-
"Honatx gure behin-behineko planteamentua 2.0. deialdirako. Ea zer dirudizuen... 3. ildoa: hiznet graduondokoan eta linguanet ikastaroan ikasleek egindako ikerketa lanak irerkian argitaratzea. Lan serio eta sakonak dira, euskararen sozilinguistika esparrukoak. Musika ikastaroarekin antzeko zerbait egin nahi genuke, baina ez ikasleen ikerketa lanekin, irakaskuntza materialekin baizik. Kontsultak egiten ari gara. 4. ildoa: jakinet graduondokoan ikasleek egindako ikerketa lanak argitaratzea (espainieraz daude). Idem 3. Gure web gunean aipatu graduondoko eta ikastaroen xehetasunak dauzkazue. Oharra: graduondokoak ez dira araututako hezkuntza sistemaren parte, besteak beste, "berezko tituluak" baitira. Gainera, ez dugu laguntza eskatzen hezkuntza-materialak sortzeko, ikasleek sorturiko materialak argitaratzeko baizik.."
- Erantzuna: Bi ildo horietan, ondo diozun bezala, "ez dugu laguntza eskatzen hezkuntza-materialak sortzeko, ikasleek sorturiko materialak argitaratzeko baizik" , beraz ez dago arazorik. Bestetik, Asmoz, fundazioa izatean, 5. eranskinera aurkeztu behar dituzue proiektuok. Besterik gabe, animo!!
-
"Bidasoa bizirik Bidasoako garapen agentziaren izenean egiten dut kontsulta hau: Aplikazio informatiko bat daukagu, test edo galdetegi bidez ikasle eta jende gazteari ikasketa eta lan munduari buruzko orientazioa ematen diona, doan. Bertan, 800 lanbideri buruzko informazioa dago jasota: konpetentziak, egitekoak, garatzen diren trebeziak, beharrezkoak diren ezaugarri pertsonalak, bertara iristeko egin behar den ibilibide akademikoa... azaltzen dira bertan. Gaztelera hutsez dago egun, eta gure asmoa euskarazko aukera gehitzea da. Hori dela eta Gipuzkoa 2.0 deialdira aurkezteko aukera aztertzen gabiltza, baina oinarriak ikusita ez dakigu lan hau diruz laguntzen edo ez. Ez da itzulpen soila, hori lanaren parterik errazena izango litzateke, aplikazioan sartu eta aukera berria eransteko programazioa egin beharko litzateke. Ez dakigu proiektu hau 3. ala 4. eranskinean sartuko litzatekeen. Bestalde, Bidasoa bizirik S.A. diru publikoz finantzatutako enpresa pribatua izanik, diru laguntza hauetara aurkezteko arazorik izango al luke?"
- Erantzuna: Kontatzen diguzunarekin, zuen proiektuak ez luke tokirik izango gure dirulaguntzetan. Izan ere, zuen eremua eta dirulaguntza eranskin desberdinena ez dator bat. Laugarrenean izango zenukete sartzea baldin eta euskara utsean egin ezkero, baina ez da kasua. Begiratu ezazue badaezpada Berrikuntza departamentuaren igipuzkoa deialdia. Besterik gabe, mila esker eta ondo izan.
-
"Euskomedia fundaziotik idazten dizuet Gipuzkoa 2.0 laguntzen inguruan.
Deialdi osoan zehar laguntza jasotzen duten proiektuek edukiak modu librean eskuragarri jarri behar dituztela diozue. Baina ez dago oso argi "modu librean" horrek zer esan nahi duen: erabiltzaileentzako eskuragarri, modu ez komertzialean erabiltzeko, modu komertzialean erabiltzeko...?"
- Erantzuna: "Edukiak modu librean" jartzearen esamoldea, 5. eranskinean honela jasotzen da:
Digitalizatutako edukiak bai legez, bai teknikoki eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, elkarte eskatzaileak eduki horien gaineko baimenaren jabe izan behar du, hirugarrengoek eskuratu eta erabili ahal izan ditzaten. Beraz, eskuragarritasuna da gakoa. Guk ez dugu zehazten ze eskuragarritasun maila behar duten edukiek. Eskatzailearen eta edukien araberakoa izango da eskuragarritasun lizentzia. Copyright lizentziak ez du eskuragarritasunik uzten; aldiz, Creative Commonsek eskuragarritasun maila desberdinak eskaintzen ditu.
-
"Bihar amaitzen den diru-laguntzen deialdian, argazkiak digitalizatzeko eta bere metadatosak sortzeko atal bat dago eta metadatosari buruz METS estandarra aipatzen da. Galdera edo aholkua honi buruz doa, eskema deskribatzaile bezala Dublin Core edo zer erabili behar da? Gasteleraz eta euskaraz aurkeztu behar dira? bihak baditugu, bi xml sortu behar ditugu hizkuntza bakoitzeko? Ereduren bat bidaltzerik bai?"
- Erantzuna: Europeana estiloko Dublin Core eskatzen dizuegu. Bi hizkuntzetan badituzue biak bidali lasai asko. Horrekin batera, ez dauzkazute bi XML fitxategi sortu beharrik, XML fitxategi bakarra izan dadila eta xml:lang atributoa erabili bi hizkuntzak sartu ahal izateko. Ondo izan!
-
"Kaixo, 4. eranskinaren babesean udal batek diru-laguntza eskatu leike?."
Jarraipena(0)
 |