| 2010ko dirulaguntzak. | | |
|
|
|
| Gipuzkoa 2.0 - Gipuzkoa 2.0 | ||||||||||||||||||
2010ko dirulaguntzak aurkezteko epea amaitu da.Horien inguruan edozein zalantza badezute, mezu bat bidali URL honetan aurkituko dezuten formularioa beteaz eta zuekin harremanetan berehala jartzen saiatuko gara. http://www.gipuzkoakultura.net/harremanetarako.php Dirulaguntzen informazio berbera .pdf formatoan jeistea dezute.
4 Gipuzkoako Lurralde Historikoko Administrazioa GFA-KULTURA ETA EUSKARA Kultura eta Euskara Departamentuak kudeatzen duen Gipuzkoa 2.0. programaren diru laguntzaren deialdia GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUA Kultura eta Euskara Departamentuak kudeatzen duen Gipuzkoa 2.0. programaren diru laguntzaren deialdia. Kultura eta Euskara Departamentuaren egitekoak dira, beste batzuren artean, honako hauek: Informazioaren eta jakintzaren teknologiaren alorrean euskararen erabilera bultzatzea, euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin zerikusia duten edukien sorrerarako inbertsioak eragitea eta oro har informazioaren eta jakintzaren teknologiak erabiliz eduki digitalen gizarteratze sistematikoa sustatzea eta hedatzea. Helburu honekin, Kultura eta Euskara Departamentuak Gipuzkoa 2.0 izena daraman programa onartu zuen eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretan dagozkion gastu kredituen artean badira programa horri lotutako diru laguntzak ematera xedatutako aurrekontu sailak. Erabaki honen bidez Gipuzkoa 2.0 programako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dira, orokorrak nahiz berariazkoak, ekintza ezberdinak jasotzen dituztenak, helburu eta onuradun askotarikoak, hala nola: Azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzeko, edukiekiko elkarreragintza eta sarbidea errazten duten zerbitzuak edo tresnak garatzeko, edukiak informazio teknologien bidez euskara hutsean hedatzeko eta, kultur eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko. Halaber, laguntza horien 2010eko deialdia ere onartzen da. Horiek horrela, Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatuak proposatuta, Diputatuen Kontseiluak, eztabaidatu ondoren, ERABAKI DU Lehenengo. Gipuzkoa 2.0 programako diru laguntzen oinarri arautzaile orokorrak, hala nola, ondorengo laguntza lerro bakoitzari dagozkion berariazkoak, onartzea: * Azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzeko, pertsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteei diru laguntzak. 1. Eranskina. * Edukiekiko elkarreragintza eta sarbidea errazten duten zerbitzuak edo tresnak garatzeko proiektuetarako diru laguntzak. 2. Eranskina. * Edukiak informazio teknologien bidez euskara hutsean hedatzeko enpresentzako diru laguntzak. 3. Eranskina. * Irabazi asmorik gabeko erakundeen kultur eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzak. 4. Eranskina. Aipatu oinarri arautzaileak erabaki honen I. eranskin gisa jaso dira. Bigarren. Diru laguntza horien 2010eko deialdia onartzea -erabaki honen II. eranskin modura doa-. Hirugarren. Bostehun eta zazpi mila eta seiehun euroko (507.600 €) gastua baimentzea, aipatu II. eranskinean adierazitako aurrekontu sailen kargura, diru laguntza lerroen artean honela banatuta: * 1. eranskineko diru laguntzak: 64.000 €. * 2. eranskineko diru laguntzak: 103.466,67 €. * 3. eranskineko diru laguntzak: 138.133,33 €. * 4. eranskineko diru laguntzak: 202.000 €. Aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du, diru laguntzen ebazpena egin baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko. Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke. Donostia, 2010eko ekainaren 25a.—Ana Urkola, idazkari teknikoa. (1397) (7785) I. ERANSKINA GIPUZKOA 2.0 LAGUNTZA PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILE OROKORRAK ETA BERARIAZKOAK OINARRI OROKORRAK 1. Diru laguntza eskatzeko baldintzak. 1. Diru laguntza hauen onuradun izaera izango du diru laguntzaren oinarri den jarduera egin behar duen pertsona fisiko edo juridikoa, edota diru laguntza jasotzeko zilegi egiten duen egoeran dagoena. Pertsona horrek, gainera, diru laguntza lerro bakoitzerako dagokion eranskinak ezartzen dituen baldintza zehatzak bete beharko ditu. 2. oinarri hauetan arautzen diren diru laguntzen onuradun ezin izango dira 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluan aurreikusten duen egoeraren batean diren pertsona edo erakundeak eta, ezta ere Gipuzkoako Foru Aldundia erakunde eskatzailearen erabakimen organoetako partaide denean. 3. Onuradun izaera lortzeko debekuetan sarturik ez egoteari buruzko egiaztapena egin dezakete pertsonek edo erakundeek lekukotza judizialaren bidez edo ziurtagiri bidez, kasuen arabera, eta agiri horiek eskuratu ezin direnean, ordeztu daitezke herri administrazio baten edota notario baten aurrean egindako aitorpenaren bitartez. Diru laguntzekin batera aurkeztu beharreko zergei buruzko edo Gizarte Segurantzako ziurtagiriak ordeztu ahal izango dira, interesatuek berariaz hartarako baimena emana duten kasuetan, ziurtagiri horiek emateko eskumena duten entitateek diru laguntza kudeatzeko erantzukizuna duen organoari behar diren datuak emanda. 2. Diruz lagundu daitezkeen gastuak. 1. oinarri hauen ondorioetarako, diruz lagundu daitezkeen gastuak dira jarduera diruz laguntzekoaren izaerari inolako zalantzarik gabe dagozkionak, eta berariazko oinarri arautzaileetan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagundutako elementuen erosketa kostuak ezin dezake inoiz merkatuko balioa baino handiagoa izan. 2. Diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak 12.000 euro gainditzen baditu, eta ondasunen horniduraren edo aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek eskainitako zerbitzu prestazioen barruan ematen bada, onuradunak gutxienez hiru hornitzaile desberdinen eskaintzak eskatu behar ditu zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu aurretik, non eta diruz lagundutako gastuen ezaugarri bereziei begiratuz merkatuan ondasuna hornitu edo zerbitzua emateko nahiko enpresa ez dagoen edota diru laguntza eskatu aurretik gastua ez den egin. Aurkeztutako enpresen arteko hautaketa, zuribidean edo, horrela bada, diru laguntzaren eskaeran adierazita, eraginkortasunari eta ekonomiari begira egin behar da, eta hautaketa proposamen ekonomiko merkeenaren aldekoa ez denean, berariazko memoria batean zuritu behar da. 3. Ondasun inbentariagarrien kasuan, diru laguntza mota bakoitzaren berariazko oinarri arautzaileek zehaztuko dute zein den ondasunak diru laguntza emandako xede konkretuari atxikitzeko onuradunak bete behar duen gutxieneko epea, betiere bi urte baino laburragoa izango ez dena. 4. Diruz lagundutako proiektua egiteko finantza gastuak, zuzenbide edo finantza aholkularitzako gastuak, notario eta erregistro gastuak, eta peritu gastuak nahiz administrazioko gastu bereziak diruz lagungarriak izan daitezke subentzionatutako jarduerarekin zerikusi zuzena badute eta hura egoki prestatu edo azkentzeko ezinbestekoak badira. 5. Zeharkako kostuak. Proiektuari zeharkako kostuen %5 leporatzea onartuko da. Gastu horiek onartuko dira, soil-soilik, gastuen aurrekontuan berariaz izendaturik aurkezten badira. Zeharkako kostu horiek modu eraginkorrean egin behar dira, diruz lagundutako proiektuarekin lotura zuzena izan behar dute eta behar bezala egiaztatu behar dira. Halaber, zeharkako kostuetan portzentaje handiagoa onartu ahal izango da, betiere diruz lagundutako aurrekontuari egozten zaion portzentaje hori finkatzeko kostuen kalkulua behar bezala egiaztatzen bada, eta aurretik aipatutako baldintzak betetzen badira. 3. Eskaerak. 1. Diru laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez. Deialdi horretan zehaztuko da eskaerak aurkezteko epea. 2. Eskaerak aurkeztu behar dira Kultura eta Euskara Departamentuko edozein erregistrotan, agiri hauekin batera: a) Eskaera orri ofiziala, behar bezala beterik; orria jaso daiteke Kultura eta Euskara Departamentuan, eta www.gipuzkoa.net webgunean. b) Diru laguntza lerro bakoitzarentzat deialdian adierazitakoak. c) Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriaren fotokopia (nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar). d) Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia. e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak; edo horien ordez, aipatu datuak zuzenean Kultura eta Euskara Departamentuari lagatzeko berariazko baimena (ikus 1.3 oinarria, azken paragrafoa). f) Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, aitorpena. g) Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean. h) Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza. i) Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza. 3. oinarri hauek arautzen duten esparruan aurreko urteetan diru laguntzarik eskuratu dutenek aski izango dute bakar-bakarrik aurreko pasarteko a), b), e), f), g), h) eta i) puntuetan xedatutako agiriak aurkeztea. 4. Eskatzen diren agirietakoren bat Gipuzkoako Foru Aldundiko organoren baten esku baldin badago, diru laguntzaren eskatzaileak erabil dezake 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 35. artikuluko f) paragrafoan xedatzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo egin ziren adierazi beharko du, betiere dokumentu horiek loturik diren prozedura bukatu eta bost urte baino gehiago igaro ez bada. 5. Eskaera orriak eta gainerako agiri osagarriak bide elektronikoz aurkezten direnean, 2004ko martxoaren 11ko 41/04 Foru Dekretuak, herritarren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko Internet bidezko harremanak arautzen dituenak, eta 2006ko irailaren 12ko 40/06 Foru Dekretuak, foru administrazioaren aurrean egin beharreko jarduketetan nortasuna eta ordezkaritza egiaztatzea arautzen duenak, xedatutakoaren arabera egin behar da. Dokumentuaren izaeraren arabera bidezkoa den guztietan, 943.112.780 fax zenbakira bidalita ere aurkeztu ahal izango dira. Halaber, eskaerak aurkez daitezke 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan adierazitako bide eta lekuetan. 6. Eskaera orriak edo harekin batera aurkeztu beharreko agiriek akatsak badituzte edo osatu gabe baldin badaude, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio akatsak zuzentzeko; epe hori amaituta horrela egiten ez badu, bere eskaera bertan behera uzten duela iritziko zaio, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 42.1 artikuluan jasotakoaren arabera hartutako ebazpenaren bitartez. 4. Emateko prozedura. Laguntza hauek elkarrekiko lehiakortasun jardunbideaz emango dira. Ondorioz, kasu bakoitzean ezarritako balorazio irizpideen arabera, diruz lagundu nahi diren jardueren kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatzeko moduko eskaera kopurua hautatuko da. 5. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzea. 1. Diru laguntza mota bakoitzeko berariazko oinarri arautzaileek, oinarri orokor hauekin batera doazen eranskinen arabera, diruz lagundutako jardueraren finantzaketa propioaren zenbateko bat eska dezakete. Diruz lagundutako jarduerarako ekarpen propioa kreditatu beharko da jardueran izandako gainerako gastuen gisa berean. 2. Diru laguntza mota bakoitzaren berariazko oinarri arautzaileetan besterik xedatzen ez bada, oinarri hauetan jasotzen diren diru laguntzak bateragarriak izango dira beste herri administrazioek edota erakunde publiko nahiz pribatuek, estatukoek, Europar Batasunekoek edo nazioartekoek xede berarekin emandako laguntza, diru laguntza, sarrera edo baliabideekin, hurrengo paragrafoan xedatzen dena baztertu gabe. 3. Diru laguntzen zenbatekoa ezin izango da, bakarrik nahiz beste diru laguntzekin batera, aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino handiagokoa izan. 4. Oinarri hauetan aurreikusitako diru laguntzak, 2006ko abenduaren 15eko 1.998/2006 zk. Europako Batzordeko Erreglamenduak (2006/12/28ko 379 zk. EBAO), «de minimis» izeneko laguntzei Europako Komunitatearen Eratze Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzekoak, arautzen ditu (egun Europar Batasunaren Funtzioamendu Itunaren 107 eta 108 artikuluak dira). Laguntza hauek «de minimis» kalifikatzen dira, pertsona juridiko edo fisiko bati emandako diru laguntzak ez baititu 200.000 euro guztira gaindituko, hiru ekitaldi fiskaletako edozein epealditan. Muga honetatik behera laguntzek ez diote merkataritzari eragiten eta/edo ez dute lehia faltsutzen eta, horren ondorioz, Europako Komunitatearen Eratze Itunaren 87.1 artikuluan barruan ez dira sartzen (Funtzionamendu Itunaren 107.1 artikulua). Hori horrela, laguntzaren eskatzaileak, eskaera orriko eranskinaren arabera, aitortu behar ditu dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako beste «de minimis» laguntza batzuk, erreglamenduak ezartzen duen gehieneko muga ez duela gainditzen frogatzeko. 6. Diru laguntzen zenbatekoa. Diru laguntzen zenbatekoak diru laguntza lerro bakoitzaren berariazko oinarrietan aipatzen direnak izango dira. 7. Izapidea. 1. Diru laguntzak emateko prozedura izapidetzea Kultura eta Euskara Departamentuaren eginkizuna da, eta hari dagokio behar diren ekintza guztiak burutzea ebazpen proposamena gauzatzeko beharrezkoak diren datuak zehaztu, eskuratu eta egiaztatzeko. 2. Izapidetze fasea hasiko da eskaera bakoitzaz Kultura eta Euskara Departamentuak egingo duen aurre ebaluaketaz, hori da eskatzaileak diru laguntzaren onuradun izaera eskuratzeko ezarririk dauden baldintza guztiak betetzen dituela eta aurkeztutako dokumentazioa osatua eta egokia dela egiaztatzea. 3. Eskaerak ebaluatu ondoren, Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko zuzendari nagusiak, informazio eta komunikazio teknologietan hiru adituk eta Kultura eta Euskara Departamentuko bi teknikarik osatutako ebaluazio batzordeak ebazpen proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta organo eskumendunari aurkeztuko dio ebazpena eman dezan. 4. Ebaluaketaren emaitza diru laguntza ez ematekoa baldin bada, edota eskatutako diru laguntza baino kopuru nabarmen txikiagoa ematekoa, eman beharreko ebazpenaren aurretik, interesatuei 10 eguneko epea eskainiko zaie entzuteko tramitean nahi dituzten alegazioak aurkez ditzaten. 8. Ebazpena. 1. Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatuak ebatziko du diru laguntza ematea ala ez ematea, foru agindu bidez ebatzi ere. 2. Ebazpena arrazoituko da diru laguntza bakoitzaren berariazko oinarri erregulatzaileetan xedatutakoaren arabera, hau da, diru laguntza bakoitza arautzen duten irizpide objektiboen arabera. 3. Diru laguntza emateko ebazpenak argi zehaztu beharko ditu diru laguntzaren xedea, eskatzailea edo eskatzaileen zerrenda, zenbatekoa, ordainketa erak eta epeak, eta diru laguntza mota bakoitzaren berariazko oinarri erregulatzaileetan eskatzen diren gainerako baldintzak eta betekizunak. 4. Prozedura ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori kontatzen hasiko da deialdia argitaratzen denetik aurrera. 5. Oinarri hauetan aurreikusten diren diru laguntzak emateko jardunbidearen barnean gerta daitezkeen ustezko egintzak ezestekotzat hartu behar dira, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44. artikuluan xedatutakoaren arabera. 6. Prozeduraren ebazpena jakinaraziko zaie interesatuei 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 58. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta bideratzea egingo da lege horretako 59. artikuluak jasotzen dituen xedapenen arabera; betiere, emandako diru laguntzak Kultura eta Euskara Departamentuaren webgunean argitaratzea baztertu gabe. 9. Onuradunaren betebeharrak. 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, hori garatzeko Erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak) eta oinarri orokor hauek ezarritako betekizunez gain, diru laguntza mota bakoitzaren berariazko oinarri arautzaileetan aurreikusitakoak bete beharko dituzte onuradunek. Eta bereziki, obligazio hauek izango ditu: a) Diru laguntzaren xedeko jarduerei buruzko publizitatean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuaren lankidetza adieraziko da, euskaraz eta gaztelaniaz. b) Foru Aldundiak euskararen erabilera normalizatzeko onartua duen politikaren barruan, eta Euskararen erabilera normalizatzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/82 Legeari jarraikiz, diru laguntzak jasotzen dituzten pertsona edo entitateek, euskara erabili beharko dute diruz lagundutako jarduerekin lotuta dauden agerpen publiko orotan. 10. Diru laguntzak ordaintzea. 1. Arau orokor gisa, oinarri hauetan arautzen diren diru laguntzak era honetan ordainduko dira, beti ere aurrez behar diren administrazio urratsak eginik, eta diru laguntza lerro bakoitzaren eranskinean bestelakorik xedatzen ez bada: * Zenbateko osoaren %60 diru laguntza ematen den unean, kontura egindako ordainketa gisa. * Gainerako %40a, beharrezko diren agiri zurigarriak aurkeztutakoan, deialdiaren hurrengo urtean. 2. Oinarri hauek arautzen dituzten diru laguntzen hartzaileek laguntzaren bigarren zatia jaso ahal izateko agiri zurigarri hauek aurkeztu behar dituzte aldez aurretik: a) Aurrera eramandako programa edo jarduerari buruzko txosten zehatza. Gainera partaideen datuak adieraziko dira, sexua aipatuta eta, ahal den neurrian, datu horien azterketa eta interpretazioa. b) Izandako gastu eta sarreren balantze orokorra. c) Jardueran izandako gastu eta inbertsioak sailkatzeko zerrenda. Hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, egite data eta, hala badagokio, ordainketa data adierazi behar dira. Diru laguntza aurrekontu baten arabera ematen bada, zein desbiderapen izan den adierazi behar da. d) Gastu orokorrak eta zeharkakoak banatzeko irizpideak %5 baino gehiagoko portzentajea onartu behar bada. e) Diruz lagundutako jarduketa finantzatu duten bestelako diru sarrera edo laguntzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita. f) Hala balegokio, diru laguntzaren itzulketaren ordainketa gutuna, aplikatu gabeko gerakinen kasuan, eta horietatik eratorritako interesena. g) Egindako lanaren egiaztapen eta lekuko gisa baliagarri izango den dokumentazio grafiko edo ikus-entzunezkoa. 3. Aurreko puntuan adierazten diren agiriak aurkezteko gehienezko epea izango da deialdiaren hurrengo urteko ekainaren 30a, diru laguntza bakoitzaren eranskinean beste epe bat xedatzen ez bada. 4. Diru laguntza ematen duen organoak behar adina frogagiri egiaztatuko du, diru laguntza behar bezala erabili dela zentzuz agerian uzteko beharrezkoak diren guztiak, unitate moneta laginketa teknikak erabiliz. Horretarako, berak hautatutako gastu frogagiriak bidal ditzala eskatuko dio onuradunari. 11. Diru laguntzak zuritzea. 1. Diru laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak bete direla eta aurreikusitako helburuak lortu direla dokumentu bidez zuritu beharko da, 10. oinarrian adierazten den eran eta epeetan. 2. Fakturak eta gainerako gastuen zurigarriak organo instruktoreak egiaztatu eta zigilatuko ditu, beste diru laguntzarik jaso ote den behar bezala kontrolatzeko, behar diren kasuetan. 3. Diru laguntzaz gain, jarduerak finantzatzeko dirubide propioak edo beste diru laguntzak nahiz baliabideak erabili direnean, zuritzea egiterakoan haien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jarduerarako erabiliak izan direla kreditatu beharko da. 4. Diru laguntza eman duen organoak egiaztatuko du diru laguntzaren zuritzea egokia izan ote den, eta diru laguntza emateko oinarrian izan zen jarduera gauzatu edota helburua bete ote den. 12. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzea. Onuradunak ezin du diruz lagundutako jardueraren %75 baino gehiago azpikontratatu besterekin. Ezin dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua handiagotu eta, aldi berean, haren edukiari balio erantsirik gehitzen ez dioten ekintzak. 13. Diru laguntzak itzultzea. Jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira eta diru laguntza ordaindu zenetik itzulketa egin beharra erabakitzen den bitarteko berandutza interesak ordaindu beharko dira 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diru laguntzei buruzkoak, 35. artikuluaren 1. eta 3. ataletan aurreikusitako kasuetan. 14. Dirua itzultzera behartuak. 1. Aurreko oinarrian azaldutako kasuetan, onuradunek jasotako diru kopurua osorik edo zati batean itzuli beharko dute, gehi diru kopuru horri dagozkion berandutza interesak. Beharkizun horrek ez du zer ikusirik, hartara iritsiz gero, ezar daitezkeen zigorrekin. 2. Dirua itzultzeko beharkizunaren erantzule izango dira subsidiarioki merkataritzako sozietateetako administratzaileak edota beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak, urratutako beharkizunak betetzeko beren ardurapeko beharrezko ekintzak egiten ez badituzte, ez betetzea gertagarri egiteko erabakiak hartzen badituzte edota beren mendekoenei leku ematen badiete. 3. Halaber, jarduerei utzitako pertsona juridikoen lege ordezkaritza dutenek, aplikagarri zaizkien xedapen legal edo estatutarioen arabera, haien itzulketa beharkizunaren erantzule izango dira subsidiarioki. 15. Araubide juridikoa. Oinarri orokor hauetan eta berariazkoetan aurreikusitakoaz gain, 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa, eta hori garatzeko Erregelamendua, 2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretua, aplikatuko dira. Diru laguntzen kontrol finantzarioa Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzko 2007ko martxoaren 27ko 4/07 Foru Arauak VII. Tituluko Bosgarren Kapituluan ezartzen duenaren arabera egingo da. 1. ERANSKINA Azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzeko, pertsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteei diru laguntzak ematea arautzen duten berariazko oinarriak. 1. Xedea. Berariazko oinarri hauen xedea hauxe da: Gipuzkoarentzat interesa duten kultur gaiei buruzko azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzeko diru laguntzak emateko baldintzak arautzea, argitalpenen euskarria liburua, diskoa edo jendaurrean zabaltzeko aukera ematen duen beste edozein izanda, pertsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteek sustatuak diren neurrian. 2. Eskatzaileak. Gipuzkoako Lurralde Historikoan egoitza duten pertsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek, deialdiari dagokion ekitaldian azterketak, lan monografikoak edo gisa horretako lanak editatu edo argitaratzeko asmoa dutenek, argitalpenen euskarria liburua, diskoa edo jendaurrean zabaltzeko aukera ematen duen beste edozein izanda, eta beti ere oinarriotan adierazitako baldintzen arabera. Salbuespen gisa, jaso dezakete laguntza Gipuzkoatik at dauden pertsona fisiko zein elkarteek, Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko Zuzendaritza Nagusiari proposatu zaion lana Gipuzkoarentzat interesgarria dela iruditzen bazaio. Laguntza hauen arloko proiektuak eskatzailearen bitartekoekin gauzatuko dira osorik edo zati batean edo hirugarren pertsona edo entitateen laguntzarekin ere gauza daitezke. 3. Baztertzeak. Diru laguntza hauetaz kanpo daude ondorengo ezaugarrietakoren bat duten edizioak, zernahi gisakoa dela ere editatzeko hautatutako era edo euskarria: a) Ikasliburuak, hezkuntza maila edozein delarik ere (lehen hezkuntza, bigarrena, batxilergoa edo unibertsitatea). b) Literatur sorkuntzako lanak (narrazioa, poesia, antzerkia). c) Musika sorkuntza berria. d) Erakunde publikoen edo haiek finantzatutako entitateen edizioak. e) Banketxe edo aurrezki kutxen edizioak. f) Liburu-klubek eta antzekoek beren bazkideentzako soilik argitaratu dituztenak. g) Entziklopediak eta hiztegiak. h) Gipuzkoako Foru Aldundiaren bestelako laguntza deietan egokipen hobea izan dezaketen argitalpenak (deialdi horietan aurkeztu edo diru laguntza lortu ez arren). i) Merkataritza helburua izan dezaketen edizioak. 4. Ebaluazioa eta laguntzak ematea. Diru laguntza emateko eta zenbatekoa erabakitzeko alderdi hauek baloratuko dira: a) Egileak edo editoreak argitaratzekoa den obraren jarduera esparruan aurrez erakutsitako curriculuma, bidea, jarraitasuna eta dedikazioa. 10 puntu bitarte. b) Lanaren kalitatea eta gaiaren zehaztasuna kultura, zientzia eta historiaren aldetik. 30 puntu bitarte. c) Proposatzen den lanaren interes kulturala, gizarte proiekzioa eta Gipuzkoaren kultur garapenerako interesa. 30 puntu bitarte. d) Euskararen sustapenaren edo erabilera zuzenaren ikuspuntutik duen interesa. 30 puntu bitarte (funtsezko edukia idatzizko edo/eta ahozko lengoaiaren bidez helarazten duten proiektuetan soilik baloratuko da) Aurreko irizpideak kontuan hartuta, puntuen %70 edo gehiago lortzen duten proiektuek bakarrik proposatuko ditu epaimahaiak. (100 puntutik =70 eta, 70 puntutik =49). 5. Laguntzen zenbatekoa eta ordaintzea. Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz argitalpena egiteko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, ezta 8.000 euroko kopurua gaindituko ere. Diru laguntza 10. oinarri arautzaile orokorrak dioen eran ordainduko da, amaierako dokumentazioa deialdiaren urteko abenduak 15a baino lehen aurkeztu ondorenean. 6. Onuradunaren betebeharrak. 9. oinarri arautzaile orokorrean ezarritakoez gain, honako hauek dira onuradunaren betebeharrak: * Diruz lagundutako lana argitaratu ondoren, masterra edo jatorrizko kopia digitala formatu berrerabilgarrian eta 2 aletan igortzea, Kultura eta Euskara Departamentuaren liburutegien funtsak osatzeko. * Laguntzen ebazpenean adieraziko diren irizpideen arabera proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso duela adieraztea, aldundiaren logotipo eta marka eta guzti. * Gipuzkoako Foru Aldundiari idatziz baimena ematea diruz lagundutako lanaren edukiak berrerabiltzeko, argitalpena kaleratu eta 12 hilabete pasa ondoren. 2. ERANSKINA Edukiekiko elkarreragintza eta sarbidea errazten duten zerbitzuak edo tresnak garatzeko proiektuetarako diru laguntzak ematea arautzen duten berariazko oinarriak. 1. Xedea. Oinarri hauen xedea da euskal kulturarekiko elkarreragintza eta sarbidea, edo euskararen erabilera bizitza digitalaren esparru berri edo ez-tradizionaletan (sare sozialak, bideo-jokoak, aplikazio mugikorrak, eta abar) errazten duten zerbitzu eta aplikazio proiektuetarako diru laguntzak emateko baldintzak arautzea. Proiektu horietan garatzen diren zerbitzuak eta tresnak era librean eskuratzeko aukera bermatu behar da. 2. Eremua. Diru laguntza hauek aurreko oinarrian azaldutako xedeetara egokitzen diren proiektuetan egindako gastuak konpentsatzeko dira, hain justu, beren egoitza soziala edota zerga helbidea Gipuzkoan duten pertsona juridiko eta fisikoek sustatu eta bultzatutako proiektuak direnean. Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira: * Internet bidez hedatutako euskarazko edukiak erantsi edo trukatzeko bidea errazten duten zerbitzuak sortzea. * API (Application Programming Interface) publiko eta irekiak garatzea, katalogoko edo artxiboko funtsak eskuratu, partekatu eta birnahasteko bidea errazteko. * Telefono mugikorraren ingurunerako aplikazioak edo/eta jokoak garatzea, 1. oinarrian ezarritako helburuen araberakoak. * Sare sozialen erabiltzaile euskaldunek erabiltzeko aplikazioak, garapenak edo tresnak sortzea. Oinarri hauen jarduera esparruak bere barne hartzen dituen proiektuak, osorik nahiz zatika, garatzen ahalko ditu eskatzaileak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren laguntza baliaturik. Salbuespen gisa, eta Kultura eta Euskara Departamentuak horrela erabakiko lukeelako, jaso dezakete laguntza Gipuzkoatik at dauden pertsona edo entitateek, baldin eta beren jarduera neurri handi batean Gipuzkoan gauzatzen bada edo Gipuzkoarentzat interesgarria gertatuz gero. 3. Baldintzak. Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte: * Proiektuaren edukiak eta zerbitzuen nahiz tresnen erabiltzaile-interfazea osorik euskaraz egon behar dira gutxienik. * Garatutako zerbitzuak eta tresnak bai legez, bai teknikoki, libreki eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, eskatzaileak eduki horien gaineko eskubidearen jabe izan behar du, hirugarrengoek libreki eskuratu eta erabili ahal izan ditzaten. * Internet bidez zabaldutako proiektuen kasuan, etengabe eguneratzeko plangintza zehatza eduki beharko dute. * Software aplikazio edo produktuen kasuan, baimen libre baten bitartez ipini behar dira jendearen eskura. * Garapenerako sarbide puntuaren helbidea, baloratu beharreko dokumentazio teknikoan agertuko da Gipuzkoa 2.0 programaren baitan diruz lagundutako garapenen zerrenda publikoan erantsia izan dadin. 4. Baztertzeak. Diru laguntza hauen esparruaz kanpo daude: * Izaera komertzialeko proiektuak, produktu edo zerbitzu jakin bat saldu edo sustatzeko helburu nagusia dutenak, alegia. * Zerbitzu profesionalak eskaini edo sustatzeko xedea duten webgune pertsonal nahiz taldekoak. * Eduki batez ere politiko, sindikal edo erlijiosoa duten proiektuak. * Edozein era edo mailatako irakaskuntza erakundeei lotutako proiektuak. * Eduki iraingarria edota pertsonen eskubideen aurkakoa duten proiektuak. * Edukietara libreki sartzeko edonolako mugakizuna jartzen duten proiektuak edo zerbitzuaren trukean ordainketa eskatzen dutenak. 5. Diru laguntzak eman eta kuantifikatzeko irizpideak. 5.1. Zehaztapena. Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira: * Proposatutako proiektuaren interes soziala, Gipuzkoan aurreikusitako entzuleak edo eragina; 30 puntu bitarte. * Orain arte trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saiatzea; 20 puntu bitarte. * Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurtatzeko jarritako bitarteko egokiak; 15 puntu bitarte. * Produktuaren garapen teknologikoa, diseinua, argitasuna, erabilerraztasuna edo kalitatea; 35 puntu bitarte. Diru laguntzak emateko proposamenean jasoko dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lortzen duten proiektuak. 5.2. Diru laguntza kalkulatzea. Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz proiektua gauzatzeko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, ezta ere 15.000 euroko kopurua gaindituko. Diru laguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru laguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta. Ematen diren diru laguntzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eskatzaile bakoitzak Kultura eta Euskara Departamentuari eskatutako kopurua. 6. Onuradunaren betebeharrak. 9. oinarri orokorrean ezarritakoaz gain, laguntzen ebazpenean adieraziko diren irizpideen arabera proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso duela adieraztea, aldundiaren logotipo eta marka eta guzti. 3. ERANSKINA Edukiak informazio teknologien bidez euskara hutsean hedatzeko enpresei diru laguntzak ematea arautzen duten berariazko oinarriak. 1. Xedea. Oinarri hauen xedea da edukiak euskaraz soilik informazio teknologien bidez hedatzeko egiten diren proiektuetarako diru laguntzak emateko baldintzak arautzea. Proiektu horiek bermatu behar dute euskaraz sortutako eduki digitalak bai teknikoki, bai legez libreki eskuratzeko aukera izatea. 2. Eremua. Diru laguntza hauen xedea da euskaraz adierazitako edukiei zabalkunde handiagoa emateko informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran oinarritutako proiektuak garatzeko egindako gastuak konpentsatzea. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruan proiekturik sustatu eta egiten dituzten enpresek, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute. Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira: * Euskaraz soilik diren edukiei ikusgarritasuna emateko lagungarri diren webguneak, aplikazioak edo software tresnak garatzea. * Aplikazio irekiak (API, widget edo besterik) garatzea, eduki digitalak libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko. * Euskara ardatz nagusi duen web ekosistema elkarlotuagoa garatzea errazteko dinamikak eta tresnak antolatzea. Oinarri hauen jarduera esparruak bere barne hartzen dituen proiektuak, osorik nahiz zatika, garatzen ahalko ditu eskatzaileak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren laguntza baliaturik. 3. Baldintzak. Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte: * Proiektuaren edukiak soilik euskaraz egon behar dira. * Hedatzen diren edukiak bai legez, bai teknikoki eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, eskatzaileak eduki horien gaineko eskubidearen jabe izan behar du, hirugarrengoek eskuratu eta erabili ahal izan ditzaten. * Internet bidez zabaldutako edukien kasuan, etengabe eguneratzeko plangintza zehatza eduki beharko dute. 4. Baztertzeak. Diru laguntza hauen esparruaz kanpo daude: * Izaera komertzialeko proiektuak, produktu edo zerbitzu jakin bat saldu edo sustatzeko helburu nagusia dutenak, alegia. * Zerbitzu profesionalak eskaini edo sustatzeko xedea duten webgune pertsonal nahiz taldekoak. * Eduki batez ere politiko, sindikal edo erlijiosoa duten proiektuak. * Edozein era edo mailatako irakaskuntza erakundeei lotutako proiektuak. * Eduki iraingarria edota pertsonen eskubideen aurkakoa duten proiektuak. * Edukietara libreki sartzeko edonolako mugakizuna jartzen duten proiektuak edo zerbitzuaren trukean ordainketa eskatzen dutenak. 5. Diru laguntzak eman eta kuantifikatzeko irizpideak. 5.1. Zehaztapena. Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira: a) Eskatzaileak sortzen dituen informazioen eta edukien zabalkunde proiektuaren kalitatea; erabiltzaileen partaidetza bideak antolatzea eta era aktiboan kudeatzea baloratuko da; 30 puntu bitarte. b) Orain arte sarean euskaraz trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saiatzea; 30 puntu bitarte. c) Baliabide teknologikoen ahalmenak (estandarrak, URL iraunkorrak, mikroformatuak, bilatzaileekiko adiskidetasuna, eta abar) taxuz erabiltzeko egindako ahalegina; 15 puntu bitarte. d) Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurtatzeko jarritako bitarteko egokiak; 15 puntu bitarte. e) Forma edo diseinu aldetik landua izatea, argia eta erabilerraza; 5 puntu bitarte. f) WAI (Web Accesibility Initiative) arauekiko adostasun maila; 5 puntu bitarte. Diru laguntza emateko proposamenean jasoko dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lortzen duten proiektuak. 5.2. Diru laguntza kalkulatzea. Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz proiektua gauzatzeko aurreikusitako gastuen %50 baino gehiagokoa izango, ezta ere 30.000 euroko kopurua gaindituko. Diru laguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru laguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta. Ematen diren diru laguntzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eskatzaile bakoitzak Kultura eta Euskara Departamentuari eskatutako kopurua. 6. Onuradunaren betebeharrak. 9. oinarri orokorrean ezarritakoaz gain, laguntzen ebazpenean adieraziko diren irizpideen arabera proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso duela adieraztea, aldundiaren logotipo eta marka eta guzti. 4. ERANSKINA Irabazi asmorik gabeko erakundeen kultur eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzak ematea arautzen duten berariazko oinarriak. 1. Xedea. Oinarri hauen xedea da kulturaren eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko egiten diren proiektuetarako diru laguntzak emateko baldintzak arautzea. Proiektu horiek bermatu behar dute euskaraz sortutako eduki digitalak bai teknikoki, bai legez libreki eskuratzeko aukera izatea. 2. Eremua. Diru laguntza hauek euskaraz adierazitako kultura edukiei zabalkunde handiagoa emateko informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabileran oinarritutako proiektuak garatzeko egindako gastuak konpentsatzeko dira. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruan proiekturik sustatu eta egiten dituzten kultura erakunde edo elkarte irabazteko asmorik gabekoek, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute, eta esparru hauetan proiektuak sustatzen badituzte: Euskara, musika, antzerkia, dantza, literatura, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, kultura tradizionala, gaur egungo gaiei buruzko jakintza eta gogoeta arloa, eta antzekoak, ondare historiko-artistiko, etnografiko, dokumental edo museistikoa, betiere Gipuzkoarentzat interesgarriak gertatzen diren heinean. Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira: * Erakunde eskatzailearen egungo webgunea aldatzea, edukiak eskuragarri izan daitezen bai teknikoki, bai legearen aldetik. * Aplikazio irekiak (API, widget edo besterik) garatzea, erakunde eskatzailearen eduki digitalen katalogo eta artxiboko funtsak libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko. * Kultura eragileen artean web ekosistema elkarlotuagoa garatzea errazteko dinamikak eta tresnak antolatzea. * Web inguruaren ekintzak, jarduerak edo dinamikak antolatzea: Euskaldun web komunitateari ikusgarritasuna eta bizitasuna emateko jarduerak. Oinarri hauen jarduera esparruak bere barne hartzen dituen proiektuak, osorik nahiz zatika, garatzen ahalko ditu elkarte eskatzaileak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren laguntza baliaturik. Salbuespen gisa, eta Kultura eta Euskara Departamentuak horrela erabakiko lukeelako, jaso dezakete laguntza Gipuzkoatik at dauden erakundeek, baldin eta haren jarduera neurri handi batean Gipuzkoan gauzatzen bada edo Gipuzkoarentzat interesgarria gertatuz gero. 3. Baldintzak. Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte: * Proiektuaren edukiak osorik euskaraz egongo dira gutxienik. * Digitalizatutako edukiak bai legez, bai teknikoki era librean eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, elkarte eskatzaileak eduki horien gaineko eskubidearen jabe izan behar du, hirugarrengoek eskuratu eta erabili ahal izan ditzaten. * Internet bidez zabaldutako edukien kasuan, etengabe eguneratzeko plangintza zehatza eduki beharko dute. 4. Baztertzeak. Diru laguntza hauen esparruaz kanpo daude: * Izaera komertzialeko proiektuak. * Zerbitzu profesionalak eskaini edo sustatzeko xedea duten webgune pertsonal nahiz taldekoak. * Eduki batez ere politiko, sindikal edo erlijiosoa duten proiektuak. * Edozein era edo mailatako irakaskuntza arautuko erakundeei lotutako proiektuak. * Eduki iraingarria edota pertsonen eskubideen aurkakoa duten proiektuak. * Edukietara libreki sartzeko edonolako mugakizuna jartzen duten proiektuak edo zerbitzuaren trukean ordainketa eskatzen dutenak. 5. Diru laguntzak eman eta kuantifikatzeko irizpideak. 5.1. Zehaztapena. Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira: * Elkarte eskatzaileak bere baitan sortutako informazio eta edukiak edonoren esku jartzeko ahalegina, eta edukion interesa; 35 puntu bitarte. * Orain arte sarean euskaraz trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saiatzea; 20 puntu bitarte. * Baliabide teknologikoen ahalmenak (estandarrak, URL iraunkorrak, mikroformatuak, bilatzaileekiko adiskidetasuna, eta abar) taxuz erabiltzeko egindako ahalegina; 15 puntu bitarte. * Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurtatzeko jarritako bitarteko egokiak; 20 puntu bitarte. * Forma edo diseinu aldetik landua izatea, argia eta erabilerraza; 5 puntu bitarte. * WAI (Web Accesibility Initiative) arauekiko adostasun maila; 5 puntu bitarte. Diru laguntza emateko proposamenean jasoko dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lortzen duten proiektuak. 5.2. Diru laguntza kalkulatzea. Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz proiektua gauzatzeko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, ezta ere 25.000 euroko kopurua gaindituko. Diru laguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru laguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta. Ematen diren diru laguntzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eskatzaile bakoitzak Kultura eta Euskara Departamentuari eskatutako kopurua. 6. Onuradunaren betebeharrak. 9. oinarri orokorrean ezarritakoaz gain, laguntzen ebazpenean adieraziko diren irizpideen arabera proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso duela adieraztea, aldundiaren logotipo eta marka eta guzti. II. ERANSKINA Kultura eta Euskara Departamentuak kudeatzen duen Gipuzkoa 2.0 programaren kontura emango diren diru laguntzen 2010eko deialdia. 1. Diru laguntza lerroen zerrenda. * Azterketak, lan monografikoak eta antzekoak editatu edo argitaratzeko, pertsona fisiko edo irabazi asmorik gabeko elkarteei diru laguntzak. 1. Eranskina. * Edukiekiko elkarreragintza eta sarbidea errazten duten zerbitzuak edo tresnak garatzeko proiektuetarako diru laguntzak. 2. Eranskina. * Edukiak informazio teknologien bidez euskara hutsean hedatzeko enpresentzako diru laguntzak. 3. Eranskina. * Irabazi asmorik gabeko erakundeen kultur eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzak. 4. Eranskina. 2. Eskaera aurkezteko epea. Diru laguntza hauek eskatzeko azken eguna 2010eko uztailaren 28a izango da. 3. Diru laguntzen kopurua. 1. Deialdi honetarako bostehun eta zazpi mila eta seiehun euroko (507.600 €) gastua baimentzen da, aurrekontu xedapen eta helburu hauekin:
2. Aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du, diru laguntzen ebazpena egin baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko. 4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak. Diru laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, kasu guztietan, 3.2 oinarri orokorrean aipatutakoak, eta horiez gain, I. eranskineko diru laguntzen kasuan, jarraian adierazten direnak: — Egilearen edo editorearen curriculum vitae eta hala dagokionean aurrez egindako lanen aipamena. — Orain argitaratu beharreko obraren azalpena, edizioaren ezaugarri teknikoak, orrialde kopurua, ilustrazioak, ale kopurua eta bestelako xehetasunak. — Edizioaren edo argitalpenaren kultur interesa azaltzeko memoria, eta obraren edizio komertziala eragozten duten arrazoien azalpena. — Auzotartasun egiaztagiria, egilea azken hiru urteotan Gipuzkoako Lurralde Historikoko herriren batean bizi izan dela ziurtatzen duena. Zendutako egileen edizioen kasuan betebehar hori liburuaren editoreak bete beharko du.
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 4472 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|







