| 3. eranskinaren azalpena | | |
|
|
|
| Dirulaguntzak 2010 - 3. eranskina | ||||||||||
| GipuzkoaKultura-k idatzia | ||||||||||
| Asteazkena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 19:09etan | ||||||||||
|
Eranskin hau garapen eta tresna teknologikoak euskaraz soilik garatuko dituzten enpresei zuzendurikoa da. 2009. urteko 4. eranskinaren parekoa dela agerikoa da. Eranskin honen xede nagusia, kultura eta euskarazko edukietara atzigarritasuna erraztuko duten garapen, tresna eta baliabide teknologikoak laguntzea da. Webguneen hosting, diseinua edo/eta Web2.0 filosofiara atxikitzen diren baliabideen loturak webguneetan txertatzea EZ ziren kontuan hartu.
Eranskinaren ildo nagusiak hizki gorriz nabarmendu ditugu. Jarraian 2. eranskinaren testu osoa dijoakizue.
Edukiekiko elkarreragintza eta sarbidea errazten duten zerbitzuak edo tresnak garatzeko proiektuetarako diru laguntzak ematea arautzen duten berariazko oinarriak.Oinarri hauen xedea da euskal kulturarekiko elkarreragintza eta sarbidea, edo euskararen erabilera bizitza digitalaren esparru berri edo ez-tradizionaletan (sare sozialak, bideo-jokoak, aplikazio mugikorrak, eta abar) errazten duten zerbitzu eta aplikazio proiektuetarako diru laguntzak emateko baldintzak arautzea. Proiektu horietan garatzen diren zerbitzuak eta tresnak era librean eskuratzeko aukera bermatu behar da. 2. Eremua. Diru laguntza hauek aurreko oinarrian azaldutako xedeetara egokitzen diren proiektuetan egindako gastuak konpentsatzeko dira, hain justu, beren egoitza soziala edota zerga helbidea Gipuzkoan duten pertsona juridiko eta fisikoek sustatu eta bultzatutako proiektuak direnean. Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira:
Oinarri hauen jarduera esparruak bere barne hartzen dituen proiektuak, osorik nahiz zatika, garatzen ahalko ditu eskatzaileak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren laguntza baliaturik. Salbuespen gisa, eta Kultura eta Euskara Departamentuak horrela erabakiko lukeelako, jaso dezakete laguntza Gipuzkoatik at dauden pertsona edo entitateek, baldin eta beren jarduera neurri handi batean Gipuzkoan gauzatzen bada edo Gipuzkoarentzat interesgarria gertatuz gero. 3. Baldintzak. Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
4. Baztertzeak. Diru laguntza hauen esparruaz kanpo daude:
5. Diru laguntzak eman eta kuantifikatzeko irizpideak. 5.1. Zehaztapena. Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:
Diru laguntzak emateko proposamenean jasoko dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lortzen duten proiektuak. 5.2. Diru laguntza kalkulatzea. Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz proiektua gauzatzeko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, ezta ere 15.000 euroko kopurua gaindituko. Diru laguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru laguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta. Ematen diren diru laguntzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eskatzaile bakoitzak Kultura eta Euskara Departamentuari eskatutako kopurua. 6. Onuradunaren betebeharrak. 9. oinarri orokorrean ezarritakoaz gain, laguntzen ebazpenean adieraziko diren irizpideen arabera proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso duela adieraztea, aldundiaren logotipo eta marka eta guzti. Eranskinaren irizpide nagusiak hizki gorriz nabarmendu ditugu. Jarraian 3. eranskinaren testu osoa dijoakizue.
Edukiak informazio teknologien bidez euskara hutsean hedatzeko enpresei diru laguntzak ematea arautzen duten berariazko oinarriak.Oinarri hauen xedea da edukiak euskaraz soilik informazio teknologien bidez hedatzeko egiten diren proiektuetarako diru laguntzak emateko baldintzak arautzea. Proiektu horiek bermatu behar dute euskaraz sortutako eduki digitalak bai teknikoki, bai legez libreki eskuratzeko aukera izatea. 2. Eremua. Diru laguntza hauen xedea da euskaraz adierazitako edukiei zabalkunde handiagoa emateko informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran oinarritutako proiektuak garatzeko egindako gastuak konpentsatzea. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruan proiekturik sustatu eta egiten dituzten enpresek, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute. Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira:
3. Baldintzak. Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
4. Baztertzeak. Diru laguntza hauen esparruaz kanpo daude:
5.1. Zehaztapena. Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira: a) Eskatzaileak sortzen dituen informazioen eta edukien zabalkunde proiektuaren kalitatea; erabiltzaileen partaidetza bideak antolatzea eta era aktiboan kudeatzea baloratuko da; 30 puntu bitarte. b) Orain arte sarean euskaraz trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saiatzea; 30 puntu bitarte. c) Baliabide teknologikoen ahalmenak (estandarrak, URL iraunkorrak, mikroformatuak, bilatzaileekiko adiskidetasuna, eta abar) taxuz erabiltzeko egindako ahalegina; 15 puntu bitarte. d) Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurtatzeko jarritako bitarteko egokiak; 15 puntu bitarte. e) Forma edo diseinu aldetik landua izatea, argia eta erabilerraza; 5 puntu bitarte. f) WAI (Web Accesibility Initiative) arauekiko adostasun maila; 5 puntu bitarte. Diru laguntza emateko proposamenean jasoko dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lortzen duten proiektuak. 5.2. Diru laguntza kalkulatzea. Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz proiektua gauzatzeko aurreikusitako gastuen %50 baino gehiagokoa izango, ezta ere 30.000 euroko kopurua gaindituko. Diru laguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru laguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta. Ematen diren diru laguntzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eskatzaile bakoitzak Kultura eta Euskara Departamentuari eskatutako kopurua. 6. Onuradunaren betebeharrak. 9. oinarri orokorrean ezarritakoaz gain, laguntzen ebazpenean adieraziko diren irizpideen arabera proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso duela adieraztea, aldundiaren logotipo eta marka eta guzti. |
||||||||||






