gure gipuzkoa

Twitter

4. eranskinaren azalpena Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Dirulaguntzak 2010 - 4. eranskina
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Asteazkena, 2011(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 19:09etan

Eranskin honen irizpideak 4.naren parekoa dira: Baliabide eta tresnak garatzeko laguntzak. Aldatzen dena eremuan datza: "...kultura erakunde edo elkarte irabazteko asmorik gabekoek"

Berriro diogu: eranskin hauek EZ ziren gure webgunearen itxura estetikoa aldatzeko laguntzak, webgunean egon daitezken edukiekiko eskuragarritasuna bermatuko duten tresna teknologikoak garatzeko baizik.

Kulturaren eta euskararen esparruko edukiak

Onuradunak: Irabazi asmorik gabeko kultur erakunde edo elkarteak.
Lagundutako proiektuak:

21

Oharrak:

- Garatutako zerbi­tzuak eta tresnak bai legez, bai teknikoki eskuragarriak direla bermatu behar ziren.

- Edukiak gutxienez euskaraz egon behar zuten.


Hemen ere baldintzetan edukiekiko atzigarritasun legalaren gaiak azpimarratu genituen. Eranskinaren irizpide nagusiak hizki gorriz nabarmendu ditugu.

 

Jarraian 5. eranskinaren testu osoa dijoakizue.



Irabazi asmorik gabeko erakundeen kultur eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez heda­tzeko proiektuetarako diru lagun­tzak ematea arau­tzen duten berariazko oinarriak.

 
1. Xedea.

Oinarri hauen xedea da kulturaren eta euskararen esparruko edukiak informazio teknologien bidez heda­tzeko egiten diren proiektuetarako diru lagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea. Proiektu horiek bermatu behar dute euskaraz sortutako eduki digitalak bai teknikoki, bai legez libreki eskura­tzeko aukera izatea.

2. Eremua.


Diru lagun­tza hauek euskaraz adierazitako kultura edukiei zabalkunde handiagoa emateko informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabileran oinarritutako proiektuak gara­tzeko egindako gastuak konpen­tsa­tzeko dira.   

Lagun­tza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruan proiekturik sustatu eta egiten dituzten kultura erakunde edo elkarte irabazteko asmorik gabekoek, egoi­tza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute, eta esparru hauetan proiektuak susta­tzen badituzte: Euskara, musika, antzer­kia, dan­tza, literatura, arte plastikoak, ikus-entzu­nezkoak, kultura tradizionala, gaur egungo gaiei buruzko jakin­tza eta gogoeta arloa, eta antze­koak, ondare historiko-artistiko, etnografiko, dokumental edo museistikoa, betiere Gipuzkoaren­tzat interesgarriak gerta­tzen diren heinean.

Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira:
  • Erakunde eska­tzailearen egungo webgunea alda­tzea, edukiak eskuragarri izan daitezen bai teknikoki, bai legearen aldetik.
  • Aplikazio irekiak (API, widget edo besterik) gara­tzea, erakunde eska­tzailearen eduki digitalen katalogo eta artxi­boko fun­tsak libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko.
  • Kultura eragileen artean web ekosistema elkarlotuagoa gara­tzea errazteko dinamikak eta tresnak antola­tzea.         
  • Web inguruaren ekin­tzak, jarduerak edo dinamikak antola­tzea: Euskaldun web komunitateari ikusgarritasuna eta bizitasuna emateko jarduerak.
Oinarri hauen jarduera esparruak bere barne har­tzen dituen proiektuak, osorik nahiz zatika, gara­tzen ahalko ditu elkarte eska­tzaileak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren lagun­tza baliaturik.

Salbuespen gisa, eta Kultura eta Euskara Departamentuak horrela erabakiko lukeelako, jaso dezakete lagun­tza Gipuz­koatik at dauden erakundeek, baldin eta haren jarduera neurri handi batean Gipuzkoan gauza­tzen bada edo Gipuzkoaren­tzat interesgarria gertatuz gero.

3. Baldin­tzak.

Lagun­tza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldin­tza hauek bete beharko dituzte:
  • Proiektuaren edukiak osorik euskaraz egongo dira ­gutxienik.
  • Digitalizatutako edukiak bai legez, bai teknikoki era librean eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, elkarte eska­tzaileak eduki horien gaineko eskubidearen jabe izan behar du, hirugarrengoek eskuratu eta erabili ahal izan ditza­ten.    
  • Internet bidez zabaldutako edukien kasuan, etengabe egunera­tzeko plangin­tza zeha­tza eduki beharko dute.

4. Bazter­tzeak.

Diru lagun­tza hauen esparruaz kanpo daude:
  • Izaera komer­tzialeko proiektuak.
  • Zerbi­tzu profesionalak eskaini edo susta­tzeko xedea duten webgune per­tso­nal nahiz taldekoak.
  • Eduki batez ere politiko, sindikal edo erlijiosoa duten proiektuak.
  • Edozein era edo mailatako irakaskun­tza arautuko erakundeei lotutako proiektuak.
  • Eduki iraingarria edota per­tso­nen eskubideen aurkakoa duten proiektuak.
  • Edukietara libreki sar­tzeko edonolako mugakizuna jar­tzen duten proiektuak edo zerbi­tzuaren trukean ordainketa eska­tzen dutenak.

5. Diru lagun­tzak eman eta kuantifika­tzeko irizpideak.


5.1.  Zehaztapena.

Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:
  • Elkarte eska­tzaileak bere baitan sortutako informazio eta edukiak edonoren esku jar­tzeko ahalegina, eta edukion interesa; 35 puntu bitarte.
  • Orain arte sarean euskaraz trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saia­tzea; 20 puntu bitarte.        
  • Baliabide teknologikoen ahalmenak (estandarrak, URL iraunkorrak, mikroformatuak, bila­tzaileekiko adiskidetasuna, eta abar) taxuz erabil­tzeko egindako ahalegina; 15 puntu bitarte.
  • Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurta­tzeko jarritako bitarteko egokiak; 20 puntu bitarte.  
  • Forma edo diseinu aldetik landua izatea, argia eta erabilerraza; 5 puntu bitarte.
  • WAI (Web Accesibility Initiative) arauekiko adostasun maila; 5 puntu bitarte.
Diru lagun­tza emateko proposamenean jasoko dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lor­tzen duten proiektuak.

5.2.  Diru lagun­tza kalkula­tzea.

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da inoiz proiektua gauza­tzeko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, ezta ere 25.000 euroko kopurua gaindituko.

Diru lagun­tza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak mul­tzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru lagun­tza bakoi­tza propor­tzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta.
 
Ematen diren diru lagun­tzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eska­tzaile bakoi­tzak Kultura eta Euskara Departamentuari eskatutako kopurua.

6. Onuradunaren betebeharrak.

9. oinarri orokorrean ezarritakoaz gain, lagun­tzen ebazpenean adieraziko diren irizpideen arabera proiektuak Gipuz­koako Foru Aldundiaren lagun­tza jaso duela adieraztea, aldundiaren logotipo eta marka eta guzti.