gure gipuzkoa

Twitter

Programazioa Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Gipuzkoa 2.0 - Hedapena
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Osteguna, 2010(e)ko ekaina(r)en 24-(e)an 13:36etan
Eragiogun kulturari

Gipuzkoako Foru Aldundiak edukiaren hedapen modu berriak gaitzat duen hitzaldira gonbidatzen zaitu:

Haritz Solupe, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturaren Sustapen eta Hedapenerako Zuzendari Nagusia.

Gonbidatu berezia:
Nancy Proctor, Head of Mobile Initiatives at Smithsonian Institute in Washington D.C. Munduko museo multzorik handiena den Smithsonian Institutuaren ekimen mugikorren programa burua da.

Ekitaldia Arazi ikt s.l.-ko zuzendaria eta Ekainberri eta Zarauzko Arte eta Historia Museoaren arduraduna den Juanjo Aranburuk zuzenduko du.

Eguna: uztailaren 8, osteguna    Ordua: 19:00-20:45  Lekua: Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusia

Mintzaldia irekia izango da, eta bertaratzen direnak partehartzeko aukera izango dute.

 

Baieztapena eskertuko genuke:

943112880

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

 



JARRAITU EKITALDIA ZUZENEAN BIDEO-STREAMING-AREN BIDEZ:
http://www.gipuzkoakultura.net/kmk-zuzenean.php


GONBIDATU BEREZIA: NANCY PROCTOR

Nancy Proctorek, Smithsonian American Art Museum-eko New Media saileko buruak, Going Mobile hitzaldian emandako ekarrizketa 2010eko otsailaren 17an. Bideoaren iraupena: 8:50

Nancy Proctor-en Kurrikuluma

Nancy Proctor andereak Amerikako Artearen Historian Doktorea izateaz gain, esperientzia zabala dauka zinean eta arte-kuratore eta kritikari moduan ere. Bere lehen online erakusketa 1995ean argitaratu zuen. Handik gutxira, 1998an, Titus Bicknellekin batera TheGalleryChannel.com sortu zuen. Bertan, erakusketa berritzaileen bisita birtualak aurkezteaz gain, museo-globalaren ulerkuntzan eta hainbat galerietan lan egin zuten. Antenna Audiok TheGalleryChannel.com erosi zuenean, Proctor anderea izan zen enpresa horren Produktu Berrien Saileko buru zortzi urtez. Denbora tarte horretan Nancyk garatu zituen produktu garrantzitsuenen artean daude, enpresa horren multimedia euskarriak, zeinu-mintzaira, deskargatzeko produktuak, podcasta eta gailu mugikorrekin egiteko ibilbideak.


Frantzian, 2006 eta 2007 urteen artean, Antennako salmenten saila zuzendu zuen. Discovery Communications-ek enpresa erosi zuenean, 2006an, Nancyk Discovery Audio sortu berria zen markako ikerketaren eta garapenaren zuzendaritzaz arduratu zen. Duela bi urte, 2008an, Smithsoniara pasa zen, American Art Museumeko New Media Arduradun bezala. Aurten berriz, 2010ean, erakundearen Mobile Strategy eta Ekimenen Arduradun kargua onartu du.

Gaur egun, Proctor andereak irakasten jarraitzeaz gain, plataforma digitalentzat museoaren interpretazioa nola gauzatu daitekeen argitzen duten hitzaldiak eman eta argitalpenak kaleratzen ditu. Gainera, baliabide mugikorren eta kulturguneen edukien berri emateko MuseumMobile.info, wiki bat eta podcast bat kudeatzen ditu.

HITZALDIAREN MATERIALA

Hitzaldiko bideoak eta aurkezpenak hemen jarri ditugu eskuragarri.

 

ANTOLATZAILEAK:

Gipuzkoa
arazi
upv
bak