gure gipuzkoa

Twitter

Euskal edukiak eremu globalean Entzun artikulua mp3 fitxategia deskargatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Gipuzkoa 2.0
GipuzkoaKultura-k idatzia   
Osteguna, 2010(e)ko iraila(r)en 23-(e)an 12:02etan

Datozen asteetan izango den “GI2.0 ELKARLANEAN” partehartze prozesuaren lehen hitzordua, irailaren 29an izango da, Miramonen egingo den mintegian irekian.

gipuzkoa20

Gipuzkoa 2.0 ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011ko Kudeaketa Planean kokatzen delarik, garatzen joan diren hiru jarraibide hartzen ditu bere baitan:

  • Gipuzkoako eta euskal kultur ondarea zaindu eta zabaltzea.
  • Kultur ondarearekiko arreta aktibatzea sozializazio sistematikoaren bidez (IKT).
  • Kultur enpresa ekosistema sustatzea.

Halaber, euskararen presentzia eta erabilera arlo guztietan bizkortzea azpimarratzen du eta Gipuzkoa 2.0 da Kudeaketa Planaren giltza.

Helburu hauek lortze aldera bere baitan lau lan ildo nagusi ezartzen ditu:

  • Edukien eskuragarritasuna bermatu: Teknikoki zein legalki.
  • Zerbitzu baliabideak sortu: Produktu berrien sorkuntza erraztu dezaketen oinarri teknologikoko baliabideak.
  • Laguntza deialdiak sustatu: Arreta eskuratzeko gaitasuna izango duten proiektuak laguntzea.
  • Elkarlana indartu eta zabaldu: guztionak diren arazo eta erronkei auzolanean erantzun.

Euskal kulturaren eragileak elkarlanean aritzeko beharra azpimarratzen du Gipuzkoa 2.0 ekimenak, edukien eta dinamiken federazioaren bitartez, edukiak partekatuz eta beraiekiko eskuragarritasuna eta erabilerraztasuna bermatuz. Gipuzkoa 2.0 ekimenak jarrera “patrimonialistak” alboratu eta inplikaturiko eragile guztien arteko parte hartzearen aldeko apustua egiten du: Kultur enpresak, eragileak, sortzaileak, blogariak, hedatzaileak, erabiltzaileak...

Azken ildo honetan kokatzen da abian dugun egitasmoa, “GI2.0 ELKARLANEAN” partehartze prozesua, hain zuzen ere. Foru Aldundiak, Gipuzkoako Kultura eragileekin batera, landu eta adostu nahi ditu zein baliabide diren landu eta sortu behar direnak aurreko hiru jarraibideen arabera, praxian eta operatibotasunean oinarri duen prozesu batean. Egitasmoa, 2010eko udazkenean garatuko da. Horretarako,  lau hitzordu eramango dira aurrera, horietan 5 urrats emateko. Horietan guztietan, eragileen hausnarketak eta ekarpenak ezinbestekoak izango dira, guztiontzat sortu eta landu behar dugun hori osatze bidean.

Prozesuaren lehen hitz ordua, tailerretako partaide izendatuak izan diren zein gaiarekiko interesa duen edonorentzat antolatua izan den mintegi irekia izango da baina plaza mugatuak izatean, aldez aurretik izena eman beharko da.


MINTEGIA “Euskal edukiak eremu globalean”

9.15: Harrera

9.30: MARKEL OLANO, Gipuzkoako Diputatu Nagusia

9.45: VICENT PARTAL, Hitzaldia

10.30: MAHAI INGURUA eta SOLASALDIA: “Euskal edukiak eremu ekonomiko eta legal globalean: aukerak eta erronkak

Elena Laka, Jon Artatxo eta Hasier Etxeberriarekin eta, Pilar Kaltzadak gidatua.

Amaiera: 12ak aldera

Eguna: irailak 29, asteazkena
Lekua: Donostiako Teknologi Elkartegiko erakusketa aretoa
Miramon, Mikeletegi Pasealekua, 53

Ateak zabalik daude…ERAGIOGUN KULTURARI!!!

Jarraipena(0)
iritziak (0)Add Comment

Iritzia idatzi

security code
Idatzi goiko karaktereak


busy